Telebista publikoa Espainian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Telebistaren historia Espainian» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Telebista publikoa Espainian erakunde publikoren baten jabetzakoa den Espainiako telebista kateak dira. Telebista kate publiko hauen artean daude Radiotelevisión Españolako kate nazionalak (batez ere La 1 eta La 2) eta Autonomia Erkidegotako telebistak, hala nola, Telemadrid (Madrilen), Televisió de Catalunya (Katalunian), Euskal Irrati Telebista (EAEn) eta Canal 6 Navarra (Nafarroan).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo aztarnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako telebistaren lehengo urratsak herrialde askotan bezala irratiaren historiari oso lotuta dago. Espainiako Bigarren Errepublikan hasi ziren eztabaida biziak hedabide berriaren inguruan. Garai horretan prentsak hasia zen albiste garrantzitsuak ematen munduan jaiotzear zegoen telebistaren inguruan. Adibiderik garbiena Madrilen topatzen dugu, 1933an Revista Radio Television deituriko aldizkaria agertu zen, naiz eta oraindik mundu osoan era egonkor batean telebista emisiorik ez zegoen arren Espainian telebistari buruzko aldizkari bat existitzen zen. Oraindik 25 urte pasa beharko ziren TVE-lak programazio egonkor bat edukitzeko.

Espainian lehenengo telebista erakusketa teknikari alemaniar batzuen eskutik etorri zen Gerra Zibila bitartean. Naziek fonobisioaren (bideo-telefono antzeko bat) erakusketa egin zioten Francori.

Hamar urte gehiago igaro behar izan ziren, 1948an gaur telebista moduan ulertzen dugun produktuaren lehenengo erakusketa eman zen arte Madrilen eta Bartzelonan. Momentu hartan bakarrik existitzen ziren telebistatze-etxe egonkorrak Britainia Handian eta Estatu Batuetan, eta jada hasi ziren definitzen bi joera desberdin telebista ulertzeko, bide publikoa eta pribatua. Naiz eta guztiz finkatua ez egon joera publikoa garatu zen Europan eta pribatua Ameriketan. Baina 1948an Philips eta RCA enpresa pribatuek izan ziren lehengo erakusketak abiatu zituenak Espainian. 1948ko ekainean Philips enpresak hamabost egunetan zehar Bartzelonako Erakustazokan arrakasta izugarria eduki zuten telebista froga desberdinak garatu zituen. Frogak zuzenean egin ziren, estudiotik musika edota umorezkoa saioak emitituz. Bestalde, urte bereko abuztuan RCA enpresak zezen itzuli baten emisioaren saiakera egin zuen Madrilen. Saiakera txarto atera zitzaien, izan ere txarto eta gutxi entzun eta ikusten zen.

Azkenean 1951-1952 tartean TVE-lak probazko emisioak egiten hasi zen eta emisio egonkorrak 1956an finkatu ziren.

Telebistaren jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956ko urriaren 28an hasi ziren ofizialki emisio egonkorrak Espainian. Irekiera 20:30etan eman zen programazio honekin: meza bat, hitzaldi ofizialak, bi NO-DO, filmatutako erreportaje batzuk eta “Coros y Danzas falangistas”en emanaldia. Ondorengo hiru urteetan TVE telebista lokala izango da eta bakarrik helduko da Madrilgo hirian emititzera. Bi urte eta erdi beranduago 1959. urtean zerbitzua zabalduko da Bartzelona eta Zaragozara, Real Madrid - F.C Barcelona kluben arteko futboleko partida batekin. Harritzekoa bada ere Madrilgo hirian momentuan salgai zeuden telebista guzti guztiak agortu egin ziren.

Urteak igaro behar izan ziren herritarren gehiengoek telebistako programetara sarbidea izan zuten arte. Baina, ikusmina mantendu egin zen leku guztietako lehen emisioetan, inoiz ikusitako arrakasta edukiz. Hain zuzen ere, Euskal Herrira, Bilbora konkretuki 1960an heldu zen emisioa.

1960ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959. urtera arte ez ziren telebistarik ekoiztu Espainian, beraz atzerritik ekarritako luxuzko produktua zen eta ondorioz gutxiengo batek zeukan telebista edukitzeko aukera, orokorrean Madril eta Bartzelonako familia aberatsak. Horren arabera, kalkulatu ohi da 50.000 telebista inguru zeudela garai artan Espainiar estatu guztian. 60ko hamarkadaren hasieran, botere publikoak hainbat neurri habiatu zituen egoerari buelta emateko, eta produktua ekoizteaz aparte, 1962. urtean telebistak epeetan saltzeko aukera bahimendu egin zen. Hamarkadaren amaieran uste da 3.000.000 telebista inguru zeudela Espainian, naiz eta gaur egungo kontsumoarekin alderatuta gutxi diren, garai hartan kalkulatzen da etxeen %40an telebista bazegoela. Gorabehera nabarmenak daude zonalde geografikoen arabera, telebista gehiago daude hiri zonaldeetan, konkretuki Madrilen eta Bartzelonan, baita Euskal Herrian ere. Hamarkadan egindako ikerketen arabera, herritarren gehiengoak uste zuen telebista ez zela irratia, ur beroa edo hozkailua bezain beharrezkoa. Aldiz, telefonoa, motorra edo kotxearen gainetik kokatzen zuten telebista.

Telebistaren urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera herritarrek finkatu dute telebista haien aisialdi lehenengo aukera moduan, garai hartan telebistak bizko du bere urrezko aroa. Hamarkada baten buruan Espainiako telebista dirua egiteko makina batean bihurtu zen, kapaza zen kalitatezko programazioa egiteko, Europako gainerako telebista-etxeen maila berdinean kokatuz. Segurazko fenomeno hau eman zen Espainiako telebistak Europako gehiengoarekin alderatuta publizitatea erabiltzen zuelako dirua lortzeko. Iragarkiak izan zen diru sarrerarik garrantzitsuena, beraz diru gehiago behar izan ezkero iragarkien denbora igotzen zuten.

Bestalde, esan dezakegu urrezko aroa heldu zela TVEko estudio berrien irekierarekin, Prado del Rey-en 1964. urtean. Horrela prekarietate teknikoarekin amaitu eta eskaintza berria TVE 2 jarri zuten martxan. Bi kate izanda programazioko arduradunek eskaintza zatitzeko aukera eduki zuten, horrela 2. katea audientzia kulturalki zorrotzagoentzat pentsatuta zegoen, eta 1. katea programazio popularragoentzat geratu zen.

Audientziaren gustuen arabera programazioan bi esparru definitzen ziren garai hartan. Alde batetik, aldera desberdinetako programak, “Gran Parada”, “Salto a la fama”, larunbatetako galak … Orokorrean mota hauetako programak ostiral edo larunbateko gauetan emititzen ziren, eta gaur egun bezala emakume eta gizonezko bikote batek aurkezten zituzten. Bestalde, galdera erantzunen lehiaketa programak eta dibulgaziozkoak.

Bigarren katea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965teko lehenengo hilabeteetan hasi ziren 2. Kateko frogazko emisioak eta 1966ko azaroaren 15ean emisio egonkorrei ekin zion TVE 2k. Kate honek baliabide urriekin jaio zen, Erregimen Frankistak ez baitzuen interes berezirik katearekiko, gehiago inporta zitzaion lehengo kateko programazioa kontrolpean izatea, aintzat jende gehienak kontsumitzen zuena. Baina interes gabezi hori izan zen TVE 2ren emaitza onak ekarriko zituena, alegia erabat autonomoa baitzen.

1967 inguru katea bazegoen sendotze bidean, izan ere astean zehar 3 orduko emisioa zeukan eta asteburuetan 5 ordukoa. Hala ere, 20 urte pasa behar izango dira kateak ordu kopurua nabarmenki igotzeko. Lehengo urteetan apustu handia egingo dute gizarteak legitimotzat hartzen zituen programazioak emititzeko, hala nola, musika klasikoko programak eta batez ere zinema. Iraultzailea izan zen erabat, garai artan jendartearen gehiengoarentzat ireki baitzuten zinema internazionalaren atea: italiar neorrealismoa, espresionismo alemaniarra edo japoniar zinea beste batzuen artean.

Bigarren kateko produkzio taldeak, gaur egungo zinegile ezagunak osatzen zutena (Emilio Martínez Lázaro, Pilar Miró, Pedro Olea…), irauli zuen zinema emisioak obra dramatikoak emitituz Beckett edo Kafka bezalako egileen adaptazioak.

Telebista trantsizio garaian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trantsizio garaian (1976-1982) telebista hedabide moduan paper garrantzitsua jokatu zuen. Kontuan hartu behar dugu garai horretan jada jendartearen gehiengoarentzat telebista zela aisiarako tresna eta kasu askotan tresna informatibo nagusia. Beraz, telebistak egindakoa erabakigarria izan zitekeen.

Hasteko, programazioaren bitartez saiakera egin zen “Espainia profunda” zelako horren baloretan aldaketak sartzeko. Ez dugu ahaztu behar 1977-1978 bitartean egindako inkestetan oraindik jendarteak kokatzen zituela bakea, ordena eta egonkortasuna balore garrantzitsuenen artean, atzean geratuz askatasuna eta demokrazia. Beraz testuinguru horretan esan dezakegu pixkanaka baloreen aldaketa eragiten saiatu zirela.

Adibidez, TVEk lotu zituen bi kontzeptu 1977ko ekainaren 15ean, lehenengo hauteskunde gauean, hauteskundeak eta poztasuna. Gau hartan, hauteskundeen emaitzak itxoiten zituzten bitartean programazioan jaialdi bat emititu zuten “Esta noche fiesta” deiturikoa, momentuko abeslari famatuekin.

Lehen esan bezala politika pedagogiko berria jarri zuten martxan serie desberdinen eskutik baloreen aldaketa eragiteko. Hala nola, “Curro Jimenez”, “Cañas y barro”, “Fortunata y Jacinta”, “Verano azul” ... Serie berri horien argumentuetan pertsonaiek ere eraldaketa prozesuan zegoen gizarte batean irudikatzen zituzten. Bestela esanda, telebista hartu dezakegu tresna historiko bezala gizartean eman ziren aldaketak aztertzeko. Adibidez, aztertuz ikusleen gustuen aldaketak, eta horrekin bat programazioen aldaketak. Hau da, trantsizioko urteetan ikus daiteke nola desagertzen diren programa familiar konbentzionalak eta agertzen diren sentsibilitate desberdineko beste programa batzuk.

1980ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamarkada hau Irrati eta telebistako estatutuak markatu egingo du. Naiz eta aldaketa bidean egon gaur egun indarrean jarraitzen du, hau izan zen telebista arautzeko egin zen lehenengo estutua Espainian. Espainiako telebista sistema osoak arauketa juridiko demokratikoa edukitzeko helburuarekin jaio zen estatutua, hau berdin balioko zuen TVErentzako eta baita ere kate pribatuentzako. Estatutuaren bitartez telebistaren funtzioa definitu zuten: “Telebista Espainian zerbitzu publiko bat da eta bere jabegoa estatuari dagokio”.

Estatutuak, baita geroko telebista autonomikoen arauketak, telebista sistemaren gain ezarriko du gobernuaren kontrola, beraz momentuan momenturo gobernuan kokatzen diren alderdi politiko desberdinek kontrola dezakete sistema, gobernuak aukeratzen baitu zuzendari orokor bat. Europako gainerako estatuetan aldiz, Kontseilu Gorena (botere politikoez independente) eratzen da eta organo honek antolatu egiten du telebista sektorea, pribatua zein publikoa. Estatutuaz gain, telebista 80ko hamarkadan ezaugarritu zuen elementua emisio orduen igoera izan zen. Martxan jarri zen goizetako programazioa eta aurrerantzean sistema antolatu egingo da audientzien zifren arabera.

Telebista autonomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa osoko telebista ekintza jabego publikoko monopolioetan (TVE) antolatu egin zen. Baina denbora pasa ahala, gertutasuneko errealitateak islatuko zituen 3. kate baten beharrak ikusi ziren. Espainian argi zegoen TVEk ezin zituela 3.kate horren erronkari aurre egin. Bazeukan 2.kate bat eta honen emisioa ez zen ailegatzen estatu osora. Gainera, estatuaren antolaketa autonomikoa galarazten zuen 3.katea orokorra izatea. Beraz, autonomia bakoitzak bere kate propioa eraikiko zuen.

Gauzak horrela, kongresuak 3. Kateen legea onartu egin zuen 1983.urtean, naiz eta lehendik Euskadin eta Katalunian bazituzten bere telebista zerbitzu publiko propioak, haien autonomiako estatutuetan egikaritzen baitziren.

Beraz, 80. Hamarkadan zehar telebista autonomikoen generazio berri bat jaio zen, hauek eratu zuten FORTA, Telebista Autonomikoen Federazioa: EITB (1982ko abenduaren 31n hasi zituen bere emisioak Euskal Herrian), TV3 (1984.urtean inauguratu zen Katalunian), TVGa (1985, Galizia), Canal Sur (1987, Andaluzia), Telemadrid (1989, Madril), Canal 9 (1989, Valentzia). Hauei, 90eko hamarkadaren bigarren zatian gehitu zitzaien TVT (Kanariar uhartetako telebista) eta CMT (Castilla la Manchekoa). Geroago telebista etxe berri hauek sortuko dituzte 2.kate propioak. Naiz eta gaur egon eztabaida prozesu luzean egon telebista autonomikoen etorkizuna izugarrizko arrakasta izan dute, kohesio soziala, herri identitate propioa eta gertutasuna hartzailearengan bermatzen baititu. Horiek izan dira arrakastaren gakoak.

Telebista-etxe pribatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dudarik gabe, Espainiako telebista panorama guztiz aldatu zen 90. hamarkadaren hasieran 3 telebista pribatuen agerpenarekin. Horietatik bik programazio irekia eta orokorra zeukaten, TVEren antzerakoak: Antena 3 (1989ko abenduan hasi zen emititzen) eta Tele 5 (1990ko martxoan). Hirugarrena Canal + (1990ko irailean) programazio itxikoa zen, ordainduz ikustekoa, naiz eta bazeukan programazio irekiko ordutegi mugatua.

Denbora tarte txikian telebista-etxeak ugaritu egin ziren (FORTA, Antena 3, Tele 5…) beraz norgehiagoka markoa ireki egin zen Espainiako telebista panoraman, arau eta metodologia berriak beharrezko bihurtuz. Arau orokorra jada finkatuta zegoen, sektorearen funtzionamendua audientzia datuen araberakoa izan behar zuen. Hauek, SOFRES enpresak proportzionatuko zituen.

Azkeneko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista asko aldatu da azkeneko hamarkada honetan. Duela hamar urte Europa osoan telebista zerbitzu publiko bezala ulertzen zen, hau da, jendartean kulturalki eta sozialki eragitearen helburua zeukan. Telebistaren programazioa merkatuetatik at mantentzen zen. Egun, telebista merkatu bilakatu da, ezin dugu esan zerbitzu publiko izateari utzi diola guztiz, baina bide horretan habiatzen ari da. Gaur egun ikusleek eskatu egiten dutena programatzea da irizpide nagusia. Erronka kate guztientzat audientzia gehien bilatzea da.

Beraz, albo batera uzten da segmentazio sozialaren araberako programazio orekatuaren printzipioa, eta aurkitu ditzakegu orain eskari gorena daukaten programak, non aurkezle eta laguntzaileak jarrera bortitzak edukitzen dituzte.

Gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo egoerari erreparatzen badiogu, konturatuko gara telebista kateen minimo bat osatzen dutela kanal publikoek. Herritarrok beti pentsatu izan dugu telebista publikoa zerbitzu minimo eta ezinbestekoa dela, herritarrentzat pentsatua. Hala ere, Estatuak eskua sartzen jarraitzen du. Ez da erreala Koordinatzaile Orokorraren irudia, edukien eta programazioaren erabateko arduraduna izan beharko zena. Estatuak, nahi bezain beste, kate publikoen programazioa (edukiak...) manipulatzen jarraitzen du. Espainiako estatuak RTVEn, Eusko Jaurlaritzak EITBn... Nabaria da teleberrien diskurtso aldaera gobernu batetik bestera.

Esan den bezalaxe, kate publikoek telebistaren industriaren zati minimo bat osatzen dute, gehiengoa kate pribatuena izanik. Estatu espainiarreko kate publikoak hiru taldetan banatu ditzazkegu: estatu-mailakoak, autonomikoak eta lokalak. Hasteko, hauek dira estatu-mailako katerik garrantzitsuenak:

  • TVE: Televisión Españolak bi katez osatutako katea da: 1goa eta 2.a. 1952. urtean sortu zen RTVE taldeari dagokion kate hau. TVEk hainbat azpikateetaz baliatzen da.
  • TVE Temática: TVEren blokeetariko bat da. Hau hainbat katek osatzen dute, eduki eta programazio ezberdinak eskeiniz.
  • Hispavisión: dokumentaletan espezializaturiko kanal tematikoa da. Produkzio propioko eta dokumental klasikoak emititzen ditu. Digital bidez emititzen da.
  • Canal Nostalgia: TVEren kate tematikoa da. Kate honek programa, filma eta gertakizun historiko ezberdinak emititzen ditu, ikus-entzunezko oroipen espainiarrean aztarna utzi dezaketenak. Digital bidez emititzen da.
  • Cine Paraiso: Zinema klasikoaren eta gaur egungo zinemaren katea da. Zuri-beltzean ikus daitezke filma klasikoak baita filma garaikideak ere. Digital bidez emititzen da.
  • Alucine: Beldurrezko, zientzia fikziozko eta fantasiazko zineman espezializaturiko katea da. Digital bidez emititzen da.
  • Teledeporte: Egunero kirolari buruzko 18 orduko emisioa eskaintzen duen katea da. Digital bidez emititzen du.
  • Canal Clasico: Bere programazioak kontzertuak, jazz-a, flamenkua eta genero askotako ekimenak kontutan hartzen ditu. Digitalez emititzen da satelite bidez.
  • Digital+: 2003.urtean Canal Satelite Digital eta Via Digital batu eta Digital+ sortzen dute. Kate anitzeko plataforma bakarra da.
  • Music Television: musika internazionala jorratzen duen katea da, AEBtan sedea izanik. Erregionalizazio politika jarraituz Espainiaraino heldu da jadanik. Satelite bidez emititzen du.
  • CNN Español: CNN taldeari dagokion kate tematikoa da eta 24 orduko emisioa da, edonolako albisteak emitituz. Satelite bidez emititzen du.
  • Discovery Channel America Latina-Iberia: kable eta satelite bidez naturazko eta zientzia buruzko dokumentalak minuturo emititzen dituen katea da. Latinoamerika, Karibe eta Iberiar penintsularako emititzen du.

Kate autonomikoei dagokionez hauek dira garrantzitsuenak:

Telebista publikoaren defizita agertzen hasi zenetik, publizitatera jo dute sortutakoa konpontzeko. Baina ez da hain erraza dena berreskuratzea eta proposamen ezberdinak agertuz joan dira. Alde batetik, pribatizazio partzialaren proposamena agertu da. Bestetik, RTVEren edota EITBren dimentsioen murrizketa kate pribatuen hazkundearekin batera. Beste bide batzuk agertu dira; kanon-aren figura bezalakoa (BBC) edota programa-kontratuarena, estatuaren jazoerak definitzen dituenak eta defizitaren metatzea saiesten duena. Kate publikoen bermatzea sustatzen ez bada, azkenean telebista sektore pribatuaren eskuetan geratuko da. Hori gertatzen baldin bada, hedabide honen zentzua galduko litzateke, enpresari dirudun batzuen esku geldituko bailitzateke informazioaren boterea.

Finantziazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista publikoa, batez ere europar ereduan, lau bide garrantzitsu erabiltzen ditu bere finantziaziorako:

  1. Kanon izeneko zerga zuzena. Hau da, telebista baten jabe den pertsona orok ordaintzen duten zerga.
  2. Estatuko aurrekontuetan jatorria daukaten subentzio publikoak.
  3. Telebistako esparruen salmenta, hau da, publizitatea.
  4. Nazioarteko merkatuan programen salmenta. Britainia Handiaren kasuan bide honetatik diru sarrera handiak izaten dituzte gainerako estatuekin alderatuz.

Eredu europarraren oinarrian kanon zergaren bitarteko finantziazioa dago. Diru sarrera honi esker telebista-etxeek erabateko independentzia daukate publizitate enpresekiko, eta aldi berean behartuta daude programazioaren bitartez ikusle guztien nahi eta beharrizanak asetzera. Publizitatearen bidezko diru sarrerak 70eko hamarkadan hasi ziren. Hasieran eragina txikia zen eta administrazioek kontrol neurriak aplikatzen zituzten hauen gain. Baina 80 eta 90eko hamarkadetan telebista pribatuaren jaiotzarekin bat publizitatea ezinbesteko tresna bihurtu zen kate publikoentzako ere.

Europar Batasuneko telebista publikoen panorama aztertzen badugu aurkitu dezakegu:

  • Herrialde askotako Telebista publikoek oinarrian kanon zergaren bitartez finantzatzen dira: Britainia Handia, Alemania eta Europako iparraldeko herrialdeek.
  • Finantziazio mistoa erabiltzen duten herrialdeak, hau da, bai kanon bitartekoa bai publizitate bitartekoa: Irlanda, Behe herrialdeak eta Austria.
  • Finantziazio publikoa (estatuaren diru laguntzak), kanon eta publizitate bitartekoa erabiltzen duten herrialdeak: Frantzia, Italia eta Belgika.
  • Finantziazio publikoa (diru laguntzak …) eta publizitatearen bitartez hornitzen diren herrialdeak: Portugal eta Espainia.

Garrantzi ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sektore publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun telebista publiko bezala ezagutzen den entitatea, sektore publikoan kokatua dago, hau da, gobernuen menpeko lan-eskaintzaren barnean. Kudeaketa Publikoak periodikoki hainbat lan-postu eskaintzen ditu sektore publikoan lan egin ahal izateko. Lanpostu horiek lortu ahal izateko eskaintza, urteko lehen hiruhilabetekoan gauzatzen da eta horrek Enpleguaren Eskaintza Publikoa (OPE) gorpuzten du.

Kudeaketa Publikoa lurraldearen arabera lau mailatan banatzen da: Europar Batasunaren herrialde guztiak bere gain hartzen dituena, Estatu Espainiarreko lurralde guztiak hartzen dituena, maila autonomikoan bakoitzari dagokion autonomian hartzen dituen herrialdeak eta udaletxeen eta foru aldundia maila-arte heldu arte. Entitate hauek eskaintzen dituzten lanpostuak “boletin”ak deituriko txostenetan argitaratuko dira, bakoitza bere mailan: D.O.U.E., B.O.E., E.H.A.O. eta B.O.P. dira txosten ofizialak.

Sektore publikoaren pertsonala bi taldetan banatzen da. Alde batetik, pertsonal funtzionarioa eta bestetik, pertsonal laborala. Lehenengo pertsonal mota bi modutan sailkatu dezakegu: funtzionario finko eta “interino”en sailkapena eta A, B eta C taldeen araberako sailkapenaren arabera. Finkoek eta “interino”ek enplegua lortuko dute selekzio prozesu baten bidez. Finkoek oposizioa gainditu eta plaza lortu dutenek dira, betirako lortu dutena. Interinoak, aldiz, oposizioa gainditu baina lanpostua lortzera heldu ez direnak. Horiek lan-poltsa batean sartuko dira eta sektore publikoak nahieran erabiliko ditu, finkoekin egin ez dezakeen moduan. Bigarren sailkapena (A, B eta C mailak) bakoitzaren titulazioaren arabera izango da. Langile guztien hauen egoera laborala Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren bitartez gidatua izango da.

Beste aldetik, pertsonal laboralak kontratu laboral baten menpe lan egiten dute eta haien lanpostua lortzekotan azterketa edota froga tekniko baten bidez izango da. Haien egoera laborala Langileen Estatutuaren bidez gidatua izango da.

Sektore publikoan sektore bat lortzeko sistemei buruz hitz egiterakoan, 3 sistema ezberdinak aurkitu ditzakegu: Oposizio sistema, Norgehiakokako sistema eta Oposizio-Norgehiagokako sistema.

  • Oposizio sistema: sistema hau froga edota azterketa jakin batzuetan datza, lanpostu bila joan diren pertsonen ezagutza eta gaitasunak neurtzeko.
  • Norgehiagokako sistema: oraingoan, lanpostu bila joan diren pertsonen merituen neurketan datza.
  • Oposizio-Norgehiagokako sistema: aurreko bi proben gainditzean datza.

Baldintza batzuk beteta (nazionalitatea, jardun laborala...) eta OPE bakoitzari erantzuten dien hainbat froga gaindituta langileak nahi zuen lanpostua eskuratzeko nolabaiteko aukera ezin dezake.

Lanaren erregulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun telebista publikoaren sektorean bizi den egoera lotsagarri bezala deskribatu dezakegu. Pribatizazioaren ondorioz garatu den egoera telebista publikoaren langileengan nahikotxo eragin izan du. Lehen, zerbitzu “erabat” publikoa izanez, telebistan lan egin nahi zuten pertsonek aukera bakarra zeukaten baina telebista pribatizatuz joan zen heinean, sektore publikoan lan egiten zutenek kanporaketak edo kontratuen murrizketak jasaten hasi ziren.

Telebista pribatuan lan egiten dutenek, enpresa soil baten erregulazioaren menpe daude, baina publikoan lan egiten dutenek Gobernuak inposatzen dituen neurrietara daude mugatuak. Telebista publikoak galerak pairatzen hasi zenetik, zorrak haziz joan dira RTVE-k 1566 milioi euroko zorreraino helduz 2006an eta 2007an 946 milioi euroko zorrera murriztuz. Horrek esan nahi du estatu espainiarreko etxebizitza bakoitzeko 102 €-ko zorra sortu dela 2006an, 2007an 65€-tara jaitsiz. Zorra horrek 4700 langileengan eragina izan du. Espainiako telebista publikoaren kosteak Erresuma Batuaren adinakoak dira eta soilik Alemaniak gainditzen ditu, antzeko egiturak dituena.

Egoeraren sintesi bat egitearren, telebista pribatuak publikoak baino irabazi handiagoak ditu. Zehatzagoak izatearren, zerbitzu publikoak 900 milioi euro baino gehiagoko zorrak dituen bitartean, sektore pribatuak 512 milioi €ko irabaziak ditu Estatuari Elkarteenganako 210 milioi €ko zergak ordaindu ostean. Telebista publiko autonomikoak, aldiz, koste handiago bat suposatzen du. Urteroko zorra 2006an 116€-koa izanik, 2007an 109koa izatera pasatu da.

Bigarren mailako kateen agerpenarekin (Cuatro edo LaSexta) eta LTD-arekiko hurbilpenarekin sektore pribatuaren etekinak igo egin dira eta publikoarenak, aldiz, jaitsi egin dira. Etekinei buruz hitz egiten dugunean, etekin ekonomiko eta audientziekiko etekinei buruz ari gara. Horrela, sektore pribatua haziz eta publikoa gutxinaka pikutara joanez, sektore pribatuaren baliabideak haziz joan dira eta telebista autonomikoak alde txarrena jasan behar izan dute.

Egoera hurbilena aztertzearren, EITBren kasua aurkitu dezakegu. Lehendik ikusten zen sektore publikoak hainbat murrizketa jasan beharko zituela, baina 2012rako Blanca Urgell-ek, Lakuako Kultur aholkulariak, zifra zehatzak eman nahi izan ditu. Orain arte, kontratuak egiteko “kontratu-programa” metodoarekin funtzionatzen zen. Aipatutako formula urteanitzeko kontratuan datza, urtero berritzen dena. Formula horrekin, EITB eta Jaurlaritzaren arteko konbentzio bat ezartzen da. Konbentzio horretan, Eusko Jaurlaritzak helburu jakin batzuk finkatuko ditu EITBk bete ditzan, bestelako helburuekiko askatasuna eskainiz. Urgell-en ustez, formula horrek galera handiak sortzen ditu eta horren ordez urteroko kontratuak indartu nahi ditu. Horrela, EITBri egokitutako aurrekontua murriztu nahiko du Eusko Jaurlaritzak. 2012ko aurrekontua 132 milioi eurokoa izango da, iazkoa baino %8,4 txikiagoa. Horrekin batera, pertsonalaren murrizketa jasan beharko du EITBk. 1100 pertsonetako taldea izatera, 979 langilek lan egingo dute.

Arauketa legala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazio audiobisualak garrantzi handia izan du azken urteetan gizakiaren egunerokotasunean; eta enpresa eta gobernuei ekonomikoki eta iritzi arloan xedeak lortzen lagundu die. Momentu honetan, gizakia ezin daiteke bizi tresna audiobisualik gabe eta etorkizunera begira, gero eta indar handiagoa izango dute komunikazio audiobisualek. Telebistan sakonduz gero, gizarteak gero eta gehiago kontsumitzen du. Egun, telebistan programak ikusteaz aparte, jendeak interneten ere ikusten ditu programak horiek eta horri erantzuten saiatzen ari dira komunikazio enpresak.

Duela urte bete, telebista eta irratia analogikoki ikusten zen eta arau batzuk bete behar izan zituzten. Digitalizazioarekin zehaztu gabe dauden eremu batzuk sortu dira legedian, hala nola: kalitatearen hobetzea, dibertsifikazioa, audientziaren gorakada… Europar Batasunak hau ikusita, 2007an egin zen komunikazio audiobisualaren arautegia berritu du 2010ean. Arautegiaren berriztapenarekin, aldaketa garrantzitsuak egin dira eta berritze honek, situazio berriak erregulatzen lagundu du. Guzti hau industria juridikoari segurtasuna emateko eta Europako enpresa audiobisualekin lehiatzeko egin da, hori bai, pluralismoa eta herritarren eskubideak babestuz.

Arautegi hau atalka zatiturik dago eta atalak artikuluetan zatiturik daude: Lehen atalean, telebistarekin zerikusia duten terminoak definitzen dira. Adibidez: zer diren “Obra Europarrak”, edo zer den mezu subliminal bat. Termino desberdinen esanahiak jakiteak berebiziko garrantzia du komunikazio arloan eta lege honen erabiltzaileak termino horiek ezagutu behar ditu. Bigarren atalak Komunikazio audiobisualaren oinarrizko arauak ematen dizkigu. Batetik, pertsona guztiek komunikazio audiobisual plurala jasotzeko eskubidea dutela azaltzen du eta bestetik, komunikazio horiek genero desberdinak eta gizartearen interes desberdinak erabili behar dituela zehazten du. Gainera, arau honen arabera, ezin daiteke beste pertsonekiko gorrotoa edo inolako diskriminaziorik egon. Arautegiaren hurrengo ataletan azaltzen denez, telebista publikoa saiatu behar da estatuan dauden hizkuntzak eta kultura ezberdinak promozionatzen eta erabiltzen. Gizakiaren intimitatea, ohorea, guztien irudia eta garantizatu behar du errektifikatu egingo duela kate batek, zerbait txarto esanez gero.

Pertsona guztiek dute informatuak izateko eskubidea interes orokorreko informazioa bada eta iritzi informazioa inpartziala den informazioarekin berezituta ematera. Gainera, Ematen den informazioa egiaztaturik egon behar da. Dibertsitate kulturalerako eskubideaz hitz egitean, arautegiaren ustez, pertsona guztiek dute eskubidea herritartasunaren dibertsitate kultural eta linguistikoa islatzen duen zuzeneko programazioa edukitzea.

Beste atal batean Estatuko kultura bultzatu behar dela esaten du eta laguntza hori ekonomikoa ere izan behar da. Adibidez: Estatuko zinemaren aldeko finantzazioa egin behar dute telebista kanalek, irabazien %5 inguru emanda.

Atalekin jarraituz, Komunikazio audiobisuala gardena izateko eskubidea bultzatzen du. Informazioa ematen duena nor den jakiteko edo zein enpresarako egiten duen lan argi eta garbi adierazita egon behar da telebista kateen web orrian.

Telebistako programazioaren inguruko arauak ere agertzen dira: Pertsona guztiek dute eskubidea telebistako programazioa gutxienez hiru eguneko aurrerapenarekin ikusteko eskubidea du herritarrak. Programazioan aldaketarik egonez gero, azken orduko albiste garrantzitsu bategatik bakarrik alda daiteke. Beste alde batetik, telebistako programetako atal komertziala edukitik oso argi desberdinduta egon behar da, ikusleak ikusten ari direnaz ohartu daitezen.

Beste atal batean, adingabeen eskubideez aritzen da. Bertan esaten da, umeek eskubidea dutela beraien irudia eta ahotsa telebistan ez agertzeko beraien gurasoen aurretiazko onespenik gabe. Umeen garapen mentala, fisikoa edo moralean eragin dezakeen edukiak debekaturik daude, bereziki eszena pornografikoak edo doako biolentzia erakusten dutenak. Azken hauek gaueko hamarrak eta goizeko 6rak bitartean bakarrik jar daitezke eta asteburu eta jaiegunetan.

Umeekiko legeen artean oso zehatza da arau hau: batetik ez du uzten efektu moralak, fisikoak edo mentaletan eragin ahal duten edukiak jartzen, eta gutxiago eszena pornografikoak edo doako biolentzia erakusten dutenak. Gainera segurtasun berezia ematen dioten hiru denbora tarte daude egunean zehar: goizeko zortzietatik bederatzietara; Arratsaldeko bostak inguruan, eta zortziak aldera. Ordu hauek asteburu eta jaiegunetan aldatu egiten dira. Ordutegi hauetan ezin da norberaren irudia mespretxatzera eraman dezakeen ezer agertu, ezin daitezke argaltzeko produkturik iragarri, ezin da persuaditu ezer erostera, ezin dute ezer jarri umeek gurasoen iritzia aldatzeko estrategiarik, ezin da adingabeko inor agertu situazio arriskutsu batean eta ezin da sexu ezberdinekoen arteko diskriminaziorik agertu. Gainera, programak edukien arabera edadeka sailkatuko dira. Sailkapen hori telebistako pantailan agertu beharko da. Adibidez: sailkapenean 13 urtetik aurrerakoentzako edukia dela ondorioztatzen bada, ikono batean 13 zenbakia agertu beharko da, ikusleak jakin dezan programa edo eduki hori zein sailkapenetan dagoen.

Hurrengo atalean, ezinduek ere telebista entzuteko edo ikusteko aukera izan behar duela esaten du. Horretarako, telebistako edukien %75-a gutxienez, azpitituluekin eduki behar dituzte eta astean bi ordu zeinu eta imintzioez lagundutako edukiak egon behar dira, entzumena ez duten ikusleek ere telebista kontsumitu dezaten. Bestetik, astean bi orduz gutxienez, “audiodeskrita” duten edukiak erabiltzen dituzten programak emititu behar dira.

Mailegatzaileez ari denean, mailegatzaileek eskubidea dute nahi duten programazioa egiteko beti kontuan hartuta, aurretik esandako oinarrizko eskubideak kontuan hartuta. Horretaz aparte, publizitateaz ere hitz egiten du, hain zuzen mezu publizitarioak emititzeko eskubideaz. Lege honetan jartzen duenez, ordu bakoitzeko, gehienez hamabi minutu jarri dezakete publizitatea. Minutu horietan ez dira, babesleak edota “emplazamientoak” sartzen. Hori bai, anuntzioak beste edukietatik ondo bereiztuak egon behar dira. Pelikulen kasuan, ordu erdiro jarri daiteke anuntzioak eta umeen edukietan orduro.

Bestetik, kiroletan ezin da anuntziorik jarri, jokoa geldirik dagoenean baina jokoaren jarraipenean eragiten ez dutenean jarri daitezke. Programa batzuetan, babesleak jarri daitezke eta salmenta mezuak emititu ahal dira, beti aurreko arauak jarraituz. Ezin daitezke jarri edozein motako diskriminazioa erakusten duten iragarkirik. Ezin da mezu subliminalik jarri eta tabakoaren inguruko iragarkiak debekaturik daude. Bestetik, hogei gradu baino gehiago duten alkohol produktuak iragartzea debekaturik dago. Telebista kateek nahi dituzten edukiak jarri ditzakete baina interes orokorreko programa bada, adibidez: mitin politiko bat; beste kateei laburpen zehatz eta objektiboa bidali behar die. Interes orokorreko edukiak hauek dira: Udako edo Neguko joko olinpikoak, Ligako futbol partidu bat, Munduko bizikleta txapelketa… Guzti hauek normalean kodifikatu gabeko kateetan emititzen dira eta beraien esku dago zuzenean edo gerokatuan emango duten emisioa.

Lizentzien inguruan ere hitz egiten du. Kate batek emititzeko lizentziak behar dira. Lizentzia horretan, konkretuki agertu behar da zein den kate horren kobertura eremua, zenbat kanal dituen, zein multiplex duen eta kodifikatu gabeko edo ordaindu beharreko katea izango den. Horretaz aparte, lizentzia lortzeko, inork ezin izango du eduki kapital sozialaren %25-a baino gehiago eta kapital honen %50 edo gehiago Europarrak diren enpresek izan behar dute.

Lizentzia hauek hamabost urteko epea izango dute eta baldintza guztiak betez gero, automatikoki berrituko da lizentzia. Pluralismoa telebistako merkatu audiobisualean nola azaltzen den eta nola erabili behar den zehazten du. Pertsona fisiko edo juridiko batek ezingo du izan parte hartze adierazgarri bat kate horretan, eta ezin du parte hartu telebista kate ezberdinetan, bi kateen arteko audientzia %27 baino gehiago bada. Egoera honek kate horren iritzian zuzenki eragingo lukeelako. Argi ikusten da Berlusconik duen boterea Italiako kateetan.

Arautegiak esaten du Europako beste kateen emisioak ikusi daitezkeela baina bertako kateei interferentziarik eragiten ez badie. Kate Europeek Beste herrialdetako kultura eta hizkuntza zabaltzen dute horrela. Arautegiaren sail baten telebista publikoaren inguruan aritzen da. Legedi honen arabera, Zerbitzu publikoak beharrezkoak dira eta konstituzioko baloreak jarraitzen eta iritzi publikoa sortzen bultzatzen duen tresna da. Gainera Estatuko kultura eta hizkuntzak erakusten ditu. Horretarako genero guztiak, informazioa eman, edukazioa eta entretenimendua ematen saiatu behar da telebista publikoa eta zerbitzu publikoa orokorrean.

Telebista publiko baten helburuak bederatzi urteko epe baterako jarriko dira eta bertako kanaletako jarraipena epe laburragorako egingo da. Hori bai, epe horretan lortu nahi diren helburuak zehaztean prozesu dena estrukturatua egon behar da. Gainera, kate horren ebaluazioa egitean, audientziak eta datuak publikatu egin beharko dira. Kate publiko batean parte hartzen duten pertsonek ezingo dute sektore pribatuko kate bateko kapital sozialean parte hartu. Estatuak eta komunitate autonomoek erabakiko dute kate horri zein finantzazio emango dioten.

Multak jartzerakoan, telebista katea dagoen komunitate autonomiak izango du erantzukizuna eta bera izango da legeak betetzen dituen kontrol lanak egingo dituen arduraduna. Zigorrak hiru mailatan banatzen dira: oso grabeak, grabeak, eta garrantzi handirik ez dutenak.

Oso grabeen artean, edozein diskriminazio egotean, adingabekoen identitatea ematen dutenak, lizentzian jarritakoa betetzen ez denean… Orokorrean esanda hauek dira legedian azaltzen diren gaiak lizentzia nola lortu, zigorrak nolakoak diren, edukiak nolakoak eta zein ordutan emititu behar diren, helburuak zeintzuk diren… azaltzen ditu eta telebista publikoaren kasuan, argi uzten du ezin dela edozein motatako diskriminaziorik agertu, informazioa inpartziala izan behar dela eta gehiengoa entretenitzen saiatu behar dela esaten du. Horretarako Estatuko kultura eta hizkuntza desberdinak erabiliz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]