Tessa Andonegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tessa Andonegi

Bizitza
JaiotzaDonostia1968ko abuztuaren 31 (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea eta telebista aurkezlea

IMDB: nm0027968 Facebook: tessa.andonegi Twitter: tessando Edit the value on Wikidata

Teresa "Tessa" Andonegi Santamaría (Donostia, Gipuzkoa, 1968ko abuztuaren 31) aktorea da, antzerkigintzan eta telebistan aritua.[1][2] Antzerkiaren, telebistaren eta zinemaren artean garatu du bere karrera. Bere lanik aipagarrienetako bat “Goenkale” seriea da, hainbat denboralditan parte hartu zuen.

Bere azken proiektuen artean, nabarmentzekoak dira hainbat antzezlan, ETBrentzako “Irabazi arte” telesaila eta saio bat irratsaioan.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Littleton High School-en (Littleton, Colorado, EUA) hasi zuen arte-prestakuntza. Jaioterrira itzuli zenean, arte dramatikoko ikasketak egin zituen Antzertin, Eusko Jaurlaritzaren mendeko eskola ofizialean. Ondoren, era guztietako ikastaroak egin ditu, besteak beste, UNEDen mendeko Bergarako "Idazle eskolan" idazteko graduondoko bat.[3] Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez moldatzen da. Hainbat kirol egiten ditu: Ekitazioa, igeriketa, bizikleta, esgrima. Musika eta kantua zein ukelelea jotzen du.[3]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuskizunaren munduarekin izan zuen lehen esperientzia gizonezkoena izan zen, Guillermo Tellen semearena, hain zuzen, Guillermo tell tiene los ojos tristes/ Gillermo Tellek begiak triste ditu antzerki-obran (1991). Antzerkiaren, telebistaren eta zinemaren artean garatu du bere karrera.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nora. 2019, Lara Izaguirrek zuzendua.
  • Mystikal, el viaje de Eldyn (2010, Dibulitoon Studio)) film luzea.
  • Goazen (2008, Pausoka) film luzea.
  • El misterio del maletín metálico (1999, Grupo Correo) filma
  • Entre todas las mujeres (1998, Lan zinema-Sendeja films) film luzea

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irabazi arte (2022-2023)
  • Ene!flix (2022-2023)
  • Goenkale (1995-1996 / 2008-2015) aktorea
  • Esto no es serio, ¿o sí? (ETB, 2007-08) zuzendari laguntzailea
  • Balbemendi (2006) aktorea
  • Martin ( ETB, 2006) zuzendari laguntzailea
  • Martin (ETB, 2006),aktorea
  • Martin (ETB, 2005), aktorea
  • Baietz gogoratu (ETB, 2002-2003), aktorea eta aurkezlea
  • Galdestreet (1999-2000) aurkezlea
  • Como la vida misma (Tele Donosti, 1998), aurkezlea
  • Va canal (Tele Donosti, 1999), aurkezlea
  • Benta Berri (1998) aktorea
  • Jaun ta Jabe (1997) aktorea
  • Olé tus videos (Forta, 1992-93), aurkezlea
  • Ene ba bideoak (ETB, 1992-93), aurkezlea
  • Udako ene ba bideoak (ETB, 1993), aurkezlea
  • 'H-egan (ETB, 1993), akorea

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Donostiako herritarren merituari dominak emateko aurkezlea (2017)
  • "Jainko Basatia- Un Dios Salvaje", Txalo produkzioak (2017- )
  • "Time Machine Soup" DSS2016/Hika teatroa
  • Aurkezlea eta aktorea hainbat ekitalditan, Donostiako Europako kultur hiriburu izateagatik
  • Donostiako 63. Zinemaldiko Perlas/Perlak ataleko aurkezlea (2015)
  • Teatrosolo (Dferia y Matías Umpierrez, 2015)
  • Lekeitioko Euskal Zinema Bileraren amaierako galako aktorea (2014)
  • El principio de Arquímedes (Maskarada, 2014- )
  • Las dos verdades (Tartean, 2005-2006)
  • El amigo de John Wayne (Ados teatroa, 2002)
  • Arrautza delikatuak (Hika teatroa, 1999)
  • Lamiak (Ados teatroa, 1995)
  • Makilakixki (Frégoli teatro, 1994)
  • Los músicos de Bremen (Frégoli teatro, 1993)
  • Nondik (Fregoli teatro, 1992)
  • Guillermo Tell tiene los ojos tristes (Bederen 1, 1991)

Zuzendari laguntzaile lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Koadernoa zuri-Cuaderno en blanco(Hika Teatroa, 2016)
  • El vendedor de tiempo (Ados teatroa, 2006)
  • Zeta-Seda (Hika teatroa, 2005)
  • Ixa-equis(Hika teatroa, 2004)
  • Ai ama! (Hika teatroa, 2003)
  • El amigo de John Wayne (Ados teatroa, 2002)
  • Euskal Off (Hika teatroa, 2000)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Tessa Andonegiren fitxa, Euskal Aktoreen Batasuna.
  2. Yarza, Aitziber. (1992-10-11). «Teresa Andonegi: «Agian kazetaria nere saioan frustatua sentituko litzateke»» Argia.
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Tessa Andonegi – Trauko Management. (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]