Irabazi arte! (telesaila)
| Irabazi arte! (telesaila) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Izenburua | Irabazi arte! |
| Jatorrizko hizkuntza | euskara |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | gazteentzako telebista saioa |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment |
| Emanaldia | |
| Jatorrizko igorlea | |
| Hasiera-data | 2022ko otsailaren 11 |
| Argumentu nagusia | emakumezkoen futbola |
Irabazi arte! ETB 1eko nerabeentzako telesaila da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzia. Euskaraz emititzen da, ostiraletan 21:00ean, Go!azen telesailaren ordutegi berean.
Karetako abestia Chill Mafia kolektibo nafarreko Irenek, Kiliki Frexkok eta Suneok egin zuten.[1]
2020-2021 ikasturtean Go!azen 7.0 denboraldiak beherakada nabarmena jasan zuen. Audientzia datuak jaitsi ziren eta ondorioz Euskal Telebistak, B plan modura, gazteentzako beste fikzio bat martxan jartzea erabaki zuen. Horrela, hurrengo ikasturtean (2021-2022), euskarazko bi fizkio eman ziren ETB 1en: Go!azen 8.0 eta Irabazi arte! telesailaren lehenengo denboraldia. Irabazi arte! 2022ko otsailaren 11an estreinatu zen. eta 2022ko apirilaren 1ean bukatu.
Ikasturte hartan, bai Go!azen 8.0k eta baita Irabazi arte!-ren lehenengo denboraldiak ere audientzia datu onak izan zituzten. Ondorioz, hurrengo urtean ere bi fikzioek aurrera jarraitu zuten, A eta B planek.
Bigarren denboraldia 2023ko otsailaren 10ean estreinatu zen, audientzia datu onak eskuratuz. Izan ere, urte horretako Go!azen 9.0 denboraldiak baino audientzia hobea izan zuen.
Hirugarren denboraldia 2024ko otsailaren 9an estreinatu zen eta urte horretako apirilaren 19an amaitu zen.
Laugarren denboraldia 2025eko otsailaren 21ean hasi zen eta urte horretako maiatzaren 2an amaitu zen. Makusi plataforman ordea, otsailaren 14an hasi zen eta apirilaren 25ean amaitu zen.
Bostgarren denboraldia 2026ko urtarrilaren 30ean hasi zen Primeran plataforman. Telebistan ordea astebete beranduago hasi zen, otsailaren 6an.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irabazi Arte! (2022)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kataluniatik Euskal Herrira itzultzen den familia baten istorioa kontatzen du. Familiako alabak futbolean jokatzen zuen Katalunian, eta Euskal Herrian hala jarraituko du.[2] Erronka berriak izango ditu Arenek (Sua Enparantza), Jose Mari aitonarekin (Jose Ramon Soroiz) bizitzera eta lagun berriak egitera ohitu beharko du, amaren galera gainditzen duen bitartean. Baina, batez ere, askoren aurreiritzien aurka jardun beharko da, herriko lehen nesken futbol-taldea sortu ahal izateko.[3]
Irabazi Arte! 2 (2023)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekipora datorren Esti (Nahia Lacalle) Printzesa berriak, neskak aztoratuko ditu sekretu asko ezkutatzen baititu. Entrenatzaile berria ere ezagutuko dugu, Eunate (Dorleta Urretabizkaia), izotza bezain hotza den jokalari ohia; eta akabo Printzesen ekipo ahul eta kaotikoa: hainbeste kostata sortutako taldea gora egiten ikusiko dugu aurten. Printzesek Liga irabaztea izango dute helburu, baina, agian, Arene gabe lortu beharko dute. Izan ere, Arene (Sua Enparantza) ez da batere ondo konpontzen Eunate entrenatzaile berriarekin.
Zelaitik kanpo ere aldaketa ugari izango dira. Denboraldi berri honetan neska-mutilak helduagoak dira eta hori haien arteko harremanetan nabarituko da. Erromantze eta harreman berriak sortuko dira, eta hasieran taldekide soilak ziren neskak benetako lagunak egin direla ikusiko dugu. Lilik (Joana Garitano) ere bere erronka propioari egingo dio aurre: benetako lagun bat izatea zer nolakoa den jakingo du Malenekin (Joan Bailador)
Irabazi Arte! 3 (2024)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru hilabete joan dira moto istripu latza gertatu zenetik. Jon (Aritz Basterra), istripuaren erruduna aurkitu nahian, obsesionatu egingo da. Amets (Ibai Ugarte), azkenik, armairutik irtengo da futbol zelaian. Bestalde, Olatzek (Ainhoa Aizpitarte) bere gorputzarekiko dituen beldurrak gainditu beharko ditu Gorkarekin (Ander Rovira) duen bikote harremanean. Lili (Joana Garitano) eta Malen (Joan Bailador) nerabetasunaren fasean sartuko dira, eta Printzesen aldagelan jokalari berri bat azalduko da: Alaitz (Angela Lopez), Noraren (Nahia Sillero) etsaia bihurtuko den neska.
Irabazi Arte! 4 (2025)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denborak aurrera egin du, Arene (Sua Enparantza) guztiz sendatuta dago eta futbol zelaira bueltatzeko prest, baina dagoeneko ez du ekiporik. Alaitzek (Angela Lopez), Printzesen kontrol osoa du eta ez hori bakarrik, Jon (Aritz Basterra) eta bera elkarrekin dabiltza. Nola izan liteke? Zer gertatu ote da hilabete hauetan? Learoko bizitza guztiz astinduko duen zerbait gertatzeko zorian dago. Galder (Iker Barandiaran) izeneko ikasle berri bat agertuko da, denentzat ezezaguna, Arenerentzat izan ezik...
Irabazi Arte! 5 (2026)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arene (Sua Enparantza) eta bere lagunek (Nahia Sillero, Ainhoa Azpitarte, Ane Garmendia) institutuko azken urteari aurre egingo diote. Azken urtea lasaia izango zela ematen zuen arren, azkenean, ez da horrela izango: norbait (Unai Arana) ez dago klubeko festa egunean gertatutakoa ahazteko prest eta denek ordaindu beharko dute gau zorigaiztoko hartan egindakoagatik.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Denboraldia | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Audientzia (batezbestekoa) | ||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
| 1 | 8 | 2022ko otsailaren 11a | 2022ko apirilaren 1a | 30.000 | %4,8 (%12,1) | |
| 2 | 8 | 2023ko otsailaren 10a | 2023ko martxoaren 31a | 21.000 | %3,6 | |
| 3 | 10 | 2024ko otsailaren 9a | 2024ko apirilaren 19a | --- | --- | |
| 4 | 10 | 2025eko otsailaren 21a | 2025eko maiatzaren 2a | --- | --- | |
| 5 | 12 | 2026ko otsailaren 6a | ||||
| Guztira | 48 | 2022ko otsailaren 11a | Emisioan | |||
Audientzien eboluzioa (2 denboraldiak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atalak eta audientziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irabazi Arte! (2022)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
|---|---|---|---|---|---|
| Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
| 1 | 1 | Ongi etorri | 2022ko otsailaren 11a | 37.000 | %6,6 (%17,5) |
| 2 | 2 | Printzesak | 2022ko otsailaren 18a | 25.000 | %3,9 (%9,2) |
| 3 | 3 | Lagun berriak | 2022ko otsailaren 25a | 29.000 | %4,6 (%9,7) |
| 4 | 4 | Zorionak zuri | 2022ko martxoaren 4a | 14.000 | %2,3 (%6,7) |
| 5 | 5 | Kapitainak | 2022ko martxoaren 11a | 26.000 | %3,9 (%10,3) |
| 6 | 6 | Gezurrak | 2022ko martxoaren 18a | 38.000 | %5,5 (%13,6) |
| 7 | 7 | Egiak | 2022ko martxoaren 25a | 30.000 | %5,0 (%13,8) |
| 8 | 8 | Irabazi ala galdu | 2022ko apirilaren 1a | 40.000 | %6,3 (%16,2) |
Irabazi Arte! 2 (2023)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
|---|---|---|---|---|---|
| Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
| 9 | 1 | Sorpresak | 2023ko otsailaren 10a | 31.000[4] | %5,0 (%12,5) |
| 10 | 2 | Maitasuna eta futbola | 2023ko otsailaren 17a | 21.000 | %3,6 (%9,0) |
| 11 | 3 | Zalantzak | 2023ko otsailaren 24a | 18.000 | %2,9 (%6,3) |
| 12 | 4 | Iruzurrak | 2023ko martxoaren 3a | 36.000 | %6,3 (%10,9) |
| 13 | 5 | Burua ala bihotza | 2023ko martxoaren 10a | 11.000 | %2,1 (%4,3) |
| 14 | 6 | Jolas arriskutsuak | 2023ko martxoaren 17a | 7.000 | %1,2 (%3,9) |
| 15 | 7 | Izarrak aurrez aurre | 2023ko martxoaren 24a | 24.000 | %4,1 (%8,1) |
| 16 | 8 | Egia biluzik | 2023ko martxoaren 31a | 19.000 | %3,4 |
Irabazi Arte! 3 (2024)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
|---|---|---|---|---|---|
| Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
| 17 | 1 | Bizitzak aurrera egin behar du | 2024ko otsailaren 9a | --- | --- |
| 18 | 2 | Bakea nahi baduzu, gudarako prestatu | 2024ko otsailaren 16a | 16.000 ikusle | %2,8 |
| 19 | 3 | Maitia eta tristia, tristia eta maitia | 2024ko otsailaren 23a | --- | --- |
| 20 | 4 | Kanpora! | 2024ko martxoaren 1a | --- | --- |
| 21 | 5 | Begiak ireki! | 2024ko martxoaren 8a | --- | --- |
| 22 | 6 | Tranpa | 2024ko martxoaren 15a | --- | --- |
| 23 | 7 | Dena ondo dago | 2024ko martxoaren 22a | 22.000 ikusle | %3,7 |
| 24 | 8 | Has dadila festa | 2024ko apirilaren 5a | --- | --- |
| 25 | 9 | Carpe Diem | 2024ko apirilaren 12a | --- | --- |
| 26 | 10 | Akabo | 2024ko apirilaren 19a | --- | --- |
Irabazi Arte! 4 (2025)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data (Makusi) | Emisio data (ETB1) | Audientzia | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
| 27 | 1 | Jolastu behar dugu | 2025eko otsailaren 14a | 2025eko otsailaren 21a | --- | --- |
| 28 | 2 | Hauteskundeak | 2025eko otsailaren 21a | 2025eko otsailaren 28a | --- | --- |
| 29 | 3 | Garai berri bat | 2025eko otsailaren 28a | 2025eko martxoaren 7a | --- | --- |
| 30 | 4 | Gora egin du apustuak | 2025eko martxoaren 7a | 2025eko martxoaren 21a | --- | --- |
| 31 | 5 | Bai, baina ez | 2025eko martxoaren 14a | 2025eko martxoaren 28a | --- | --- |
| 32 | 6 | Susmoak | 2025eko martxoaren 21a | 2025eko apirilaren 4a | --- | --- |
| 33 | 7 | Arre ala so | 2025eko martxoaren 28a | 2025eko apirilaren 11a | --- | --- |
| 34 | 8 | Bihotza buruaren kontra | 2025eko apirilaren 4a | 2025eko apirilaren 18a | --- | --- |
| 35 | 9 | Maskarak kanpora | 2025eko apirilaren 11a | 2025eko apirilaren 25a | --- | --- |
| 36 | 10 | Denak gara bideoko neska | 2025eko apirilaren 25a | 2025eko maiatzaren 2a | --- | --- |
Irabazi Arte! 5 (2026)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
|---|---|---|---|---|---|
| Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
| 37 | 1 | Mutil berria | 2026ko otsailaren 6a | --- | --- |
| 38 | 2 | Jonny? | 2026ko otsailaren 13a | --- | --- |
| 39 | 3 | Mezua | 2026ko otsailaren 20a | --- | --- |
| 40 | 4 | Toxikoa | 2026ko otsailaren 27a | --- | --- |
| 41 | 5 | Begiralea | 2026ko martxoaren 6a | --- | --- |
| 42 | 6 | Itsasoren sekretua | 2026ko martxoaren 13a | ||
| 43 | 7 | 2026ko martxoaren 20a | |||
| 44 | 8 | 2026ko martxoaren 27a | |||
| 45 | 9 | 2026ko apirilaren 3a | |||
| 46 | 10 | 2026ko apirilaren 10a | |||
| 47 | 11 | 2026ko apirilaren 17a | |||
| 48 | 12 | 2026ko apirilaren 24a | |||
Aktoreak eta pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Irabazi Arteko teselaisean izan diren pertsonaiak, denboraldietan banatuta.
- = Pertsonaia nagusia
- = Pertsonaia gonbidatua (denboraldiko atal batean edo batzuetan)
| Pertsonaia | Aktorea | Denboraldiak | ||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Irabazi Arte! | Irabazi Arte! 2 | Irabazi Arte! 3 | Irabazi Arte! 4 | Irabazi Arte! 5 | ||
| Arene Lizarralde Tusquets Garai | Sua Enparantza | Nagusia | ||||
| Peio Lizarralde Garai | Alvaro Garayalde | Nagusia | ||||
| Jose Mari Lizarralde | Jose Ramon Soroiz | Nagusia | ||||
| Lili Lizarralde Tusquets Garai | Joana Garitano | Nagusia | ||||
| Nora | Nahia Sillero | Nagusia | ||||
| Itsaso Zabalegi | Ane Garmendia | Nagusia | ||||
| Leire | Ane Iturrate | Nagusia | ||||
| Olatz | Ainhoa Azpitarte | Nagusia | ||||
| Jon | Aritz Basterra | Nagusia | ||||
| Amets Zabalegi | Ibai Ugarte | Nagusia | Gonbidatua | |||
| Gorka | Ander Rovira | Nagusia | ||||
| Ane Aranburu | Patricia Urrutia | Nagusia | ||||
| Martxelo Zabalegi | Eriz Alberdi | Nagusia | ||||
| Idoia | Tessa Andonegi | Nagusia | Gonbidatua | |||
| Malen Zubieta Mendizabal | Joan Bailador | Nagusia | ||||
| Jose Luis Larrauri "Larra" | Iker Galartza | Nagusia | Gonbidatua | Nagusia | ||
| Esti Otadui | Nahia Lacalle | Nagusia | ||||
| Mikel | Iñigo Larrinaga | Gonbidatua | Nagusia | |||
| Eunate Otadui | Dorleta Urretabizkaia | Nagusia | ||||
| Luka | Oihan Carramiñana | Gonbidatua | Nagusia | Gonbidatua | ||
| Alaitz | Angela Lopez | Nagusia | ||||
| Kepa | Ugaitz Amundarain | Nagusia | ||||
| Urko | Iñigo Gastesi | Nagusia | ||||
| Galder Lazkano Gereño | Iker Barandiaran | Gonbidatua | Nagusia | Gonbidatua | ||
| Aimar Lazkano Gereño | Unai Arana | Nagusia | ||||
| Ekain | Markel Uranga | Nagusia | ||||
- ↑ EiTB. (2022/01/21). "Irabazi Arte" fikzio berria aurkezteko lau aurrestreinaldi antolatu ditu EITBk hiriburuetan. .
- ↑ «Telesail berriak «EITBren balioei» lotuta egingo dituzte» Berria 2022-01-22 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «Irabazi arte» Donostiako Zinemaldia.
- ↑ «https://twitter.com/Dos30TV/status/1624315988299640832» Twitter (kontsulta data: 2023-02-20).
- Pages with disabled graphs
- Jose Ramon Soroizek antzeztutako telesailak
- Iker Galartzak antzeztutako telesailak
- Ainhoa Azpitartek antzeztutako telesailak
- Patricia Urrutiak antzeztutako telesailak
- Eriz Alberdik antzeztutako telesailak
- Tessa Andonegik antzeztutako telesailak
- Joana Garitanok antzeztutako telesailak
- Pausoka Entertainmentek ekoitzitako telesailak
- ETB1eko saioak
- Euskal Herriko telesailak
- Euskal Telebistan emititutako telesailak
- Euskaraz egindako telesailak