The Talented Mr. Ripley (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Talented Mr. Ripley (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1999
Jatorrizko izenburua The Talented Mr. Ripley
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa polizia filma, film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena 139 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Ripley trebea
Kokapena
Bilduma New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Grabazio lekua(k) Venezia eta Palermo
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Anthony Minghella
Gidoigilea(k) Patricia Highsmith
Anthony Minghella

Antzezlea(k)
Gwyneth Paltrow
Jude Law
Cate Blanchett
Philip Seymour Hoffman
Jack Davenport
Sergio Rubini
James Rebhorn
Lisa Eichhorn
Philip Baker Hall
Celia Weston
Fiorello
Stefania Rocca
Giuseppe Fiorello
Ivano Marescotti
Anna Longhi
Renato Scarpa
Matt Damon (Tom Ripley )
Gretchen Egolf
Gianfranco Barra
Deirdre Lovejoy
Pietro Ragusa












[[Kategoria:Giuseppe Fiorellok Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Anna Longhik Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Gretchen Egolfek Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Pietro Ragusak Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Sydney Pollack
Saul Zaentz Itzuli
William Horberg

[[Kategoria:Saul Zaentzek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Ekoizle eragilea Sydney Pollack
Edizioa Walter Murch Itzuli
Musikagilea Gabriel Yared
Bestelako lanak
Musikagilea Gabriel Yared
Argazki-zuzendaria John Seale
Jantzi-diseinatzailea Ann Roth
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Italia
Historia
Nominazioak Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
72. Oscar Sariak

Jude Law

Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria
72. Oscar Sariak

Roy Walker , Bruno Cesari

Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
72. Oscar Sariak

Ann Roth, Gary Jones

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
72. Oscar Sariak

Anthony Minghella

Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
72. Oscar Sariak

Gabriel Yared
Kanpo loturak
www.miramax.com/movie/the-talented-mr-ripley

The Talented Mr. Ripley (euskaraz Ripley jaunaren talentua) 1999ko Anthony Minghella ingeles zinema zuzendariaren thriller psikologiko filma bat da. Bertan, Matt Damon, Gwyneth Paltrow, Jude Law eta Cate Blanchett aktoreek antzeztu zuten.

Patricia Highsmith idazlearen Ripley trebea eleberrian oinarritua dago. Aurretik, eleberri honen beste zinemaratze bat ere izana zen, hain zuzen ere, 1959an René Clémentek zuzendu eta Alain Delonek antzeztutako Plein soleil filma. Ripley Saileko beste hainbat filma ere egin izan direlarik. Hauetan, polizia eleberrietako ohiko protagonistak ez bezala, pertsonaia nagusia antiheroia da, izaera makiabelikoa eta nortasun sexual bikoitza duen gizonezkoa.

5 Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen, nahiz eta bat bera ere ez irabazi izan. Aktore onenaren BAFTA Saria irabazi zuen (Jude Law).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tom Ripley (Matt Damon), Manhattango zerbitzu enpresa bateko langile gazte eta oportunista bat da, festa batean pianoa jotzeko Princetongo jaka bat maileguan eskatzen duelarik. Festa ospatzen ari den etxaldeko jabe aberatsak Ripleyren jaka ikustean, Ripleyek jabearen Dickie semearen (Jude Law) laguna eta unibertsitateko gelakidea dela sinestarazten dio; orduan, aitak Ripley Italiara joan eta Dickie etxera ekarrarazteko mila dolar emango dizkio, honela Dickiek etxean familiako enpresa zuzendu eta gaixorik dagoen amarekin bere azken uneak igaro ditzan. Dickie, playboy eta bizizale bat da, Ripleyk Italian hura ezagutzean haren bizimodua eta Marge neska-lagunaz (Gwyneth Paltrow) oso erakarria sentituko da. Honela bada, Ripley bizimodu horretara berehala ohitu eta Dickieren lagun egingo da, harengatik adiskidetasuna baina zeozer gehiago ere sentituko duelarik. Bere sentimenduak ezagutaraztea derrigortua izatean, bizitza erabat aldatuko dion erabaki bat hartzeko abagunean egongo da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]