Theodor Ludwig Wilhelm von Bischoff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Theodor Ludwig Wilhelm von Bischoff
Theodor Ludwig Wilhelm von Bischoff.jpg
Bizitza
Jaiotza Hannover1807ko urriaren 28a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Munich1882ko abenduaren 5a (75 urte)
Hobiratze lekua Alter Südfriedhof Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Bonngo Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k) Conrad Eckhard Itzuli
Hizkuntzak alemana
Ikaslea(k) Conrad Eckhard Itzuli
Jarduerak
Jarduerak medikua, unibertsitateko irakaslea, fisiologoa eta anatomista
Lantokia(k) Munich eta Heidelberg
Enplegatzailea(k) Municheko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Gießengo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Familiengrab Theodor Ludwig Wilhelm von Bischoff (1807-1882).jpg

Theodor Ludwig Wilhelm von Bischoff (Hannover, 1807ko urriaren 28aMunich, 1882ko abenduaren 5a) alemaniar fisikari eta biologoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1835 eta 1843 artean Heidelbergeko Unibertsitate ospetsuko anatomia irakaslea izan zen, hurrengo hamarkadan Giesseneko Unibertsitatean jardun zuen fisiologia eskolak ematen, eta, ondoren, Municheko Unibertsitatean eman zituen bi ikasgaiak. Ekarpen garrantzitsuenak, artean Heidelbergen zela, enbriologiaren alorrean egin zituen, ugaztunen obuluen ikerketan, hain zuzen[1].

Handik aurrerako ikerlanak ez ziren hain arrakastatsuak izan. Urea neurtuz animalien metabolismoa aztertzeko esperimentuek ez zioten emaitza onik eman. Eta giza garunaren eta garezurraren azterketak ere buruhausteak ekarri zizkion Hannoverreko zientzialariari[1].

Urteak eman zituen giza garunak biltzen, aztertzen, neurtzen... eta pisatzen. 1870eko hamarkadan ikerketa horiek nolabaiteko ospea eman zioten alor horretan ere, gizonezkoen artean bereziki. Emakumeak, ordea, ez zetozen bat Bischoffen hipotesiekin[1].

Garun bilduma zabala pisatu eta gero, anatomistak emaitza hauek lortu zituen: gizonezkoen garunaren batez besteko pisua 1.350 gramokoa zen, eta emakumezkoen garunak, aldiz, 1.250 gramo besterik ez zuen pisatzen, batez beste[1].

Bischoffek gizonezkoak emakumeak baino gehiago direla pentsatzen zuen garun bilduma aztertu baino lehen ere, eta neurketa horiek bere ustea egiaztatzen omen zuten. Gizakien ahalmen intelektuala burmuinaren pisuaren araberakoa omen zen eta, beraz, emakumezkoak gizonak baino 100 gramo ergelagoak izan behar zuten. Mugimendu sufragistaren oldar betean, gizarteko goi-mailako emakume askok oihuka eta txistuka arbuiatzen zituzten haren hitzaldi eta agerpen publikoak[1].

Bischoffek lehendik erabakita utzi zuenez, hil zenean beer garuna zientziari utzi zion, bildumako beste garun guztiekin batera. 1.245 gramo pisatzen zituen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Nagore Irazustabarrena, «Bischoffen argudio pisutsuak», Argia, 2012-05-29, CC-BY-SA lizentzia