Thomas McElwee

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas McElwee
New republican plot milltown1.jpg
Bizitza
JaiotzaBellaghy1957ko azaroaren 30a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaMaze espetxea1981eko abuztuaren 8a (23 urte)
Heriotza moduasuizidioa: Ahuleria
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea
KidetzaBehin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea

Thomas McElwee, irlanderaz Tómas Mac Suialli (1957ko azaroaren 30a, Bellaghy, Derry konderria - 1981eko abuztuaren 8a, Maze espetxea) irlandar errepublikarra, gose grebalaria eta Behin-behineko IRAko kidea izan zen. 1981eko Irlandako gose greban hil zen 10 errepublikar presoetako bat izan zen.

Francis Hughes lehengusuarekin batera Behin-behineko IRAko Hego Derryko Errepublikar Unitate Independientea osatu zuen, hainbat urtez britainiar soldaduei segadak burutu eta Magherafelt, Castledawson eta Maghera udalerrietan atentatuak burutzearen erantzuleak.

1976ko urrian McElweek Ballymena hirian lehergailuak jartzeko ekintza azkar batean parte hartu zuen. Beste IRAkide batzuekin batera lehergailuak garraiatzen ari zirela, bat lehertu eta bere eskuin begia galdu zuen. Ondoren atxilotua izan zen. Lehergailuaren jabetzarengatik 20 urteko espetxealdiaz zigortu zuten, eta bonba atentatu batean bere arropa dendan zegoen 26 urteko neska gazte protestante baten hilketarengatik 26 urteko espetxealdia ezarri zitzaion. Bere hilketa kargua nahigabeko hilketa kargura murriztu zen, baina bere espetxealdi zigorraren urte kopurua bere hartan jarraitu zuen.

Espetxean zegoela burusien protestan parte hartu zuen.

1981eko Irlandako gose grebara batu eta ekainaren 8an gose grebari ekin zion. Abuztuaren 8en 23 urte zituela zendu zen, 62 egunez gose-greban egon ondoren.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]