Francis Hughes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francis Hughes
Bizitza
Jaiotza Bellaghy1956ko otsailaren  28a
Herrialdea  Ipar Irlanda
Heriotza Maze espetxea1981eko maiatzaren  12a (25 urte)
Hobiratze lekua Bellaghy
Heriotza modua suizidioa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Kidetza Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra
Zerbitzu militarra
Adar militarra Irlandako Armada Errepublikarra - Ofiziala
Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra

Francis Hughes, irlanderaz Proinsias Ó hÁodha (1956ko otsailaren 28a, Bellaghy, Derry konderria - 1981eko maiatzaren 12a, Maze espetxea) Behin-Behineko IRAko kidea izan zen. 1981eko Irlandako gose greban hil zen 10 errepublikar presoetako bat izan zen.

1970eko hamarkadaren erdialdera bera eta beste hainbat IRAkide britainiar indar armatuen aldetik Ipar Irlandako gizonik bilatuenen artean zueden. 1978ko martxoaren 17an, Maghera udalerritik hurbil, IRAkide batzuk eta SASren soldaduek izandako tiroketa batean Paratxutista Errejimenduko David Jones soldadua hilik gertatu eta beste saoldadu bat larriki zauritua izan zen. Hughes bera ezker besoan zauritua eta atxilotua izan zen. 1980ko otsailean 80 urteko espetxe zigorra jaso zuen.

1981eko Irlandako gose greban parte hartu zuen errepublikar presoetako bat izan zen. 1981eko martxoaren 15an gose grebari ekin zion, hain zuzen ere, lehenbiziko gosegrebalaria izan zen Bobby Sands hasi eta bi astetara. Maiatzaren 12an eta Maze espetxean, goizeko 5:43etan 25 urte zituela zendu zen, 59 egunez gose-greban egon ondoren.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]