Ballymena
Ballymena an Baile Meánach | |
---|---|
herria | |
![]() Ballymena hiriko udaletxea. ![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea |
![]() |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Posta kodea |
BT42, BT43, BT44B |
Geografia | |
Koordenatuak | 54° 51′ 43″ N, 6° 16′ 05″ W / 54.862°N,6.268°WKoordenatuak: 54° 51′ 43″ N, 6° 16′ 05″ W / 54.862°N,6.268°W |
![]() | |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia |
028 |
Hiri senidetuak | Castlebar eta Gibraltar |
http://www.ballymena.gov.uk/ www.ballymena.gov.uk |
Ballymena (irlanderaz: an Baile Meánach, «Hiriarte», «Hiri erdigunea») Ipar Irlandako iparraldeko hiri bat da, Antrimeko konderrikoa. 2001eko erroldan, 28.717 biztanle zituen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ballymenako giza aztarna zaharrenak ringfort (gotorleku biribilak) batzuk dira. V. mendean hiritik zortzi kilometro hegoaldera eliza bat eraiki zen, eta ondoren Templemoyle monasterioa. 831. urtean bikingoek ingurua inbaditu eta elizak erre zituzten. XII. mendean anglonormandarrek konkistatu zuten eremua, eta zurezko babes dorreak eraiki zituzten.
Elisabet I.a Ingalaterrakoak 1576an inguruko lurrak Sir Thomas Smithi eman zizkion, Ballymena herrixka barne, eta honek kolono ingelesak ekarri zituen. Hurrengo urteetan ordea hainbat jabe izan zituen azkenik 1626an Karlos I.ak William Adair eskoziarraren esku utzi zuen arte. Baldintza bakarra ezarri zion, urtean birritan merkatu feria egin zezala bai eta larunbat batean ere. 2012an oraindik jarraitzen du horrela egiten.
1900an Ballymena hiri bihurtu zen. 1919an udaletxeak su hartu zuen eta berria eraiki behar izan zen. 1939rako Ballymenak jadanik 13.000 biztanle zituen. Bigarren Mundu Gerra izan zen bitartean hiriak Gibraltarreko errefuxiatuak hartu zituen. XX mendearen azken hamarkadetan bortxakeriazko hainbat ekintza gertatu ziren Ballymenan, guztira 11 pertsona hil zirelarik atentatuetan eta berehala talde paramilitarren presentzia asko handitu zen, bereziki Ulsterren Defentsarako Elkartearen (UDA) hegoaldeko adarra.
Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Roger Casement (1864-1916), iraultzailea, Ballymenan hazia.
- Liam Neeson (1952-), aktorea.
- James Nesbitt (1965-), aktorea.
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|