Tibeteko eskualde autonomoa
Tibet (西藏自治区) Xīzàng Zìzhìqū | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Estatua | Txina |
Izen ofiziala | 西藏自治区 བོད་རང་སྐྱོང་ལྗོངས། |
ISO 3166-2 | CN-XZ |
Hiriburua | Lhasa |
Gobernuburua | Che Dalha (en) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°42′20″N 86°56′25″E / 31.70556°N 86.94028°E |
Azalera | 1,228,400 km² |
Mugakideak | Sichuan, Yunnan, Xinjiang, Qinghai, Nepal, Himachal Pradesh, Uttarakhand, Sikkim, Bhutan, Arunachal Pradesh eta Katxin |
Punturik altuena | Everest |
Demografia | |
Biztanleria | 3.180.000 (2014) 3.648.100 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2014) |
Dentsitatea | 2,2 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Zuzendaria | Qiangba Puncog |
Etniak | Tibetar %92 Han %6,1 Hui %0,3 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
www.xizang.gov.cn |
Tibeteko Eskualde Autonomoa[1] (Tibeteraz: ; txinera sinplifikatuz: 西藏; pinyinez: Xīzàng Zìzhìqū), Txinako Herri Errepublikako lurralde autonomo baten izena da.
1.228.400 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 2.840.000 biztanle bizi ziren bertan. Horietako soilik 1.700.000 mintzatzen dira tibeteraz. Dentsitate txikiena duen Txinako lurraldea da, bi biztanle kilometro koadroko bakarrik.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tibeteko lurralde autonomoa, Txina mendebaldeko probintzia da, Xinjiang probintziaren atzetik, Txinako bigarren handiena. Lurraldearen mugakideak honakoak dira: Xinjiang lurralde autonomoa ipar-mendebaldean, Qinghai probintzia ipar-ekialdean, Sichuan probintzia ekialdean, Yunnan probintzia hego-ekialdean, eta Nepal eta India hegoaldean.
Lurralde autonomoaren hiriburu eta hirirk handiena Lhasa da, 250.000 biztanle inguru zituen 2004ko erroldaren arabera.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Tibeteraz | Transkripzioa | Mota |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Ngari | 阿里地区 | Ālǐ Dìqū | མངའ་རིས་ས་ཁུལ་ | Mnga'-ris Sa-khul | Prefektura | |
2 | Nagqu | 那曲地区 | Nàqū Dìqū | ནག་ཆུ་ས་ཁུལ་ | Nag-chu Sa-khul | Prefektura | |
3 | Qamdo | 昌都地区 | Chāngdū Dìqū | ཆབ་མདོ་ས་ཁུལ་ | Chab-mdo Sa-khul | Prefektura | |
4 | Xigazê | 日喀则地区 | Rìkāzé Dìqū | གཞིས་ཀ་རྩེ་ས་ཁུལ་ | Gzhis-ka-rtse Sa-khul | Prefektura | |
5 | Lhasa | 拉萨市 | Lāsà Shì | ལྷ་ས་གྲོང་ཁྱེར་ | Lha-sa Grong-khyer | Prefektura mailako hiria | |
6 | Shannan | 山南地区 | Shānnán Dìqū | ལྷོ་ཁ་ས་ཁུལ་ | Lho-kha Sa-khul | Prefektura | |
7 | Nyingchi | 林芝地区 | Línzhī Dìqū | ཉིང་ཁྲི་ས་ཁུལ་ | Nying-khri Sa-khul | Prefektura |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tibeteko lurralde automoaren zuzendaria Qiangba Puncog da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Qingli da.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Qingzang trenbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Qingzang trenbidea, Qinghai probintziako Xining hiria eta Tibeteko Lhasa hiriak batzen dituen trenbidea da. Xining eta Golmud arteko lehen fasea (815 kilometro luze) 1984. urtean zabaldu zen. Proiektuaren faserik luzeena eta zailena dena den, ez zen urte batzuk beranduagora arte hasi, eta Golmud eta Lhasa arteko 1.142 kilometroko trenbidea 2006ko uztailaren 1ean zabaldu zuen Txinako Herri Errepublikako Hu Jintao presidenteak.
Aireportuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
TIBET | |||
Lhasa | ZULS | LXA | Lhasa Gonggar Aireportua |
Chamdo | ZUBD | BPX | Qamdo Bangda Aireportua |
Nyingchi | LZY | Nyingchi Aireportua | |
Shiquanhe, Ngari | Ngari Aireportua | ||
Tawa | TWY | Tawa Aireportua |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tibet lurralde historikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txineraz) Tibeteko gobernuaren webgunea.
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Tibeteko eskualde autonomoa