Tisa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tisa
Szeged-tisza3.jpg
Tisa Hungariako Szeged zeharkatzen.
Bertako izena Tisa (ro) (sk)
Тиса (rt) (uk)
Tisza (hu)
Kokapena  Ukraina
 Errumania
 Hungaria
 Eslovakia
 Serbia
Luzera 965 km
Arroa 157.186 km²
Emaria 817 m³/s
Iturburua Ekialdeko Karpatoak
Ibai ahoa Danubio
Thiz river.jpg

Tisa[1] (errumanieraz eta eslovakieraz: Tisa; serbieraz eta ukraineraz: Тиса; hungarieraz: Tisza) Ekialdeko Europako ibai nagusienetako bat eta Danubioren adarrik handiena da. 965 km luze da eta 157.186 km²ko ibai-arroa hartzen du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainako Karpato mendietan du iturburua (Hoverla mendialdea), Tisa Zuria eta Tisa Beltza ibaien bilgunean hain zuzen. Tisa Zuriak Chornohora mendigunean su iturburua eta Tisa Beltzak Gorgany mendilerroan. Errumaniaren eta Ukrainaren arteko muga eratzen du Hungariako lurraldean barneratu baino lehen. Hungariako Ordoki Handia alderik alde igarotzen du iparraldetik hegoaldera eta, Szolnok eta Szeged hiri hungariarrak zeharkatu ondoren, Danubio ibaian isurtzen du ura, Belgradeko hiriaren iparraldean. Somes edo Szamos, Körös eta Mures dira ibaiadar nagusiak.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tisaren emaria 1921-1991 bitartean neurtua izan da Szegeden (Hungaria)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 138.408 km² ditu, arro osoaren % 88. Urteko batez besteko emaria 817 m³ segundoko da. Emari handiena apirilean du (1469 m³/s), eta txikiena irailean (426 m³/s).

Tisaren batez besteko emariak (/s), Szegeden neurtuak
Datuak: 1921 eta 1991 artean

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tisa Aldatu lotura Wikidatan