Tisanoptero
Tisanoptero intsektuen klaseko Thysanoptera ordenako artropodoez esaten da.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oso intsektu txikiak, eta gorputz eta hego finekoak dira, eltxoen itxurakoak, baina kolorez gris beltzaranak; hegoak luma baten antzera eratuak dituzte. Hazkurria landare-zeluletatik biltzen dute, haietan beren tronpa edo eztena sartuz eta landare-gaiak xurgatuz.
3.000 intsektu-espezie biltzen dira tisanopteroen ordenan; haietan ezagunenak tripidoen familiakoak dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.