Togo Britainiarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Togo Britainiarra
British Togoland
1916 – 1956
Nazioen Ligako mandatua
(Britainiar Inperioa)

bandera

armarria

Togoland.png
Togo Britainiarra berde argiz erakusten da
Geografia
Hiriburua Ho
Ekonomia
Dirua Mendebaldeko Afrika Britainiarreko Libera
Kultura
Hizkuntza(k) Ingeles
Historia
Mendebaldeko Afrikako kanpaina (Lehen Mundu Gerra) 1914
Togolandiaren banaketa 1916ko Abenduaren 27a
Nazioen Ligako mandatua 1922ko uztailaren 20a
Urre Kosta Britainiarrarekiko integrazioa 1956ko abenduaren 13a
Independentzia Ghana bezala 1957ko martxoaren 6a
Aurrekoa
Flag of Deutsch-Togo.svgTogolandia
Ondorengoa
Urre Kosta BritainiarraFlag of the Gold Coast (1877–1957).svg

Togo Britainiarra edo Mendebaldeko Togo[1] Mendebaldeko Afrikako Nazioen Ligako B motako mandatua izan zen, gaur egun Ghana, Erresuma Batuko agindupean egon zena. 1916an, Lehen Mundu Gerraren garaian, Togolandiako protektoratu alemaniarrak okupatutako lurraldearen banaketaren ondoren bi lurraldetan, Togo Britainiarra eta Togo Frantsesa, formalki eratu zituzten. 1922an, Togo Britainiarra britainiarren agindupean jarri zuten, Togo Frantsesa, gaur egungo Togo, frantziar agindupean jarri zuten bitartean.

Bigarren Mundu Gerra igaro ostean, Togo Britainiarraren egoera politikoa aldatu zuen, Erresuma Batuko agindupeko Nazio Batuen fideikomiso lurralde bihurtu zen eta. Afrikako deskolonizazioan, 1956ko maiatzean, Togo Britainiarrak lurraldearen etorkizuna erabakitzeko erreferendum bat antolatu zuen. Parte hartu zuten hautesle gehienek lurraldea ondoko Urre Kostarekin bateratzearen alde bozkatu zuten, britainiar koroaren koloniarekin. Hiru hilabete baino gutxiago eta gero, bi lurraldeak 1956ko abenduan formalki bateratu ziren, Urre Kosta independiente bihurtu zen Ghana izenarekin 1957ko martxoan.

Togo Britainiarreko hiriburua Ho izan zen, gaur egun Ghanako Volta eskualdeko hiriburua dena. Volta eskualdeak mandatu zaharreko zati handi bat barne hartzen du. 

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]