Tomas Villanuevakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tomas Villanuevakoa
Thomas von Villanova 17Jh.jpg
Artzapezpiku

Bizitza
Jaiotza Fuenllana1488
Herrialdea  Espainia
Heriotza Valentzia1555eko irailaren 8a (66/67 urte)
Hezkuntza
Heziketa Alcalako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea Artzapezpikua, filosofoa eta apaiz katolikoa
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Tomas Villanuevakoa, jaiotza-izenaz Tomás García Martínez (Fuenllana, Gaztelako Erresuma, 1487 - Valentzia, 1555eko irailaren 8a), espainiar elizgizona izan zen. Alexandro VII.ak santu izendatu zuen 1658an. Jaieguna irailaren 22an ospatzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcalá de Henaresko eta Salamancako unibertsitateetan filosofia irakatsi ondoren, San Agustinen Ordenan sartu zen, eta 1520. urtean apaiz egin zen. Karlos V.aren predikaria izan zen, eta nahi izan ez bazuen ere, Valentziako artzapezpikutegiko buru izateko kargua onartu behar izan zuen. Berrikuntza nabarmenak eta gizarte lan sakonak bultzatu zituen. Sermoi ugari idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomas Villanuevakoa Aldatu lotura Wikidatan