Tony Berlant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tony Berlant
Bizitza
JaiotzaNew York1941eko abuztuaren 7a (82 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eskultorea
Lantokia(k)Los Angeles
Izengoitia(k)Berlant, Tony

Tony Berlant (New York, AEB, 1941 -) estatubatuar artista da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UCLA Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1963an lortu zuen Margolaritzako master-titulua, eta, hurrengo urtean, Eskulturakoa. Ikasle-garaian, collageak egiteko zaletasuna erakutsi zuen. Veneziara aldatu zen, eta han ari zela aurkitu zuen bere karrera ezaugarritu zuen materiala, metala, hain zuzen ere. Harrezkero, eztainua erabiltzen du piezak eraikitzeko, koloreen arabera ordenaturiko pilak osatuz. Berlanten iritzian, zoragarria da bazter utzitako materialak bildu, eta haiek erabiliz bitxiak egitea. Ez ditu piezak margotzen eta eraldatzen, baina egin ahal dituen aldaketa gehienak egiten ditu gainerakoan, materialek haien jatorria adierazi ordez zerbait berria osa dezaten, beste zerbait izan daitezen.

Bestalde, eta haurretatik bildumazale amorratua izaki, navajoen oihalen bilduma bikaina osatu du. Haren ustez, benetako bitxiak izatez gainera, egileen sinesmenak, bizimodua eta abar islatzen dituzte. 1980az gero, zenbait obra publiko handi egin ditu, Los Angelesko metrorako, San Franciscoko aireporturako eta Minneapolisko Arte Instituturako, besteak beste.

Berlanten obrak Estatu Batuetako hainbat museotan eta galeriatan izan dira ikusgai.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]