Txotxongilo Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txotxongilo Taldearen irudia

Txotxongilo taldea haurrei zuzendutako txotxongilo talde bat da. Donostian, 1971 urtean hasi zuen bere lana eta gelditu gabe jarraitu du orain arte. Asko izan dira, 22 hain zuzen ere, Txotxongilo taldeak estrenaturiko ikuskizunak. Ikuskizun bakoitzean estiloa, ipuina, berau kontatzeko era eta teknika aldatzen saiatuz, horrela txotxongilo arte honetan bide berriak ireki nahirik. Hala ere, ipuin guztiak, edertasunaren bilakaeran eta haurren ganako errespetuan oinarritzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enkarni Genuak eta Manolo Gómezek 1958an ezagutu zuten elkar, Donostiako Antiguoko Los Luisetan antzerkia egiten ari zirela. Harrezkero euren bizitzak antzerkigintzari lotuta egon dira.

60ko hamarkadan, Donostian antzerki talde afizionatuen gorakada egon zenean, bertako zenbait konpainiatan hartu zuten parte: Antiguoko Los Luises, Antigona, Donostiako T.E.U. …

Manolok, 1964an, beste zenbait gazterekin Donostiako Teatro Estudio taldea sortu zuen, eta zuzendari lanak egiteari ekin zion. Harrezkero 30 ikuskizun baino gehiago zuzendu ditu; batzuk antzerkigintza unibertsaleko egileenak: Chejov, Ionesco, Tennesse Willams eta Genet; eta beste batzuk hurbilekoenak: paco sagarzazu, Valle Inclán

1971n Manolok eta Enkarnik totxongilo talde bat sortu zuten, haurrentzat eta familientzat: Txotxongilo taldea. Talde honekin 20 lan baino gehiago estreinatu dituzte, gehienak eurek idatziak eta zuzenduak. Bestalde, hainbat lan ere egokitu dituzte, Herri honetako haurrentzat urtetan erreferente izan direnak: Erreka Mari, Altxor Bat Patrikan, Itsasminez… Talde honek Euskal Herriko herri gehienetan antzeztu du, eskenatoki handienetan, herrixka txikienetan, edozein gelatan… Nazioarteko eta Espainiako txotxongilo eta antzerki jaialdi askotan ere parte hartu dute, eta bidaia asko egin dituzte atzerrira: Alemania, Txekoslovakia, Miami, Kuba, Mexiko, Ekuador

1982an Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia abiatu zuten, Tolosako Ekinbide Etxeko kide batzuekin batera. Gaur egun jaialdi hori mundu osoko txotxongilolarien artean da ezaguna. Gaur egun jaialdi horretan laguntza ematen jarraitzen dute, eta baita TOPIC proiektuarekin ere (Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan).

Guztira 20 antzezlan baino gehiago argitaratu dituzte haurrentzako, eta baita ere 13 ipuin eta 21 disko. Ikastolen Elkartearekin batera dramatizazioa eskolan lantzeko metodo bat ere argitaratu zuten: Bene beneta… katua berbetan.

Bestetik, Manolo interpretazio irakaslea izan zen Antzertin, eta Enkarni Elizbarrutiko Irakasle Eskolako irakasle izan zen.

Gainera, beste erakunde askorekin ere lankidetzan aritu dira: Udako Unibertsitatea, ETB, Musika Hamabostaldia, Euskadiko Orkestra, Reina Sofía orkestra, Et Incarnatus, Amadeus. Eta euren antzerkiak eta txotxongiloak erakunde askotara iritsi dira: Proyecto Hombre, Aspace, Martuteneko kartzela, Arantzazuko Ospitalea… eta oso bizipen interesgarriak izan dira denentzat. Oso modu aktiboan hartu dute parte UNIMAn (Txotxongiloen Nazioarteko Elkartea).

Hainbat sari ere jaso dituzte: Bilboko El Ercilla; Haurrentzako Antzerkirako Testuen Lehiaketa (Nafarroako Antzerki Eskolakoa); El Arcipreste de Hita; Donostiako Hiria (euskarazko antzerki testuen sailean); Victoria Eugenia saria (arte eszenikoen ibilbidean), Donostiako Udalak emana. Baina zalantzarik gabe, saririk handiena izan da euren lanek izan duten arrakasta, eta haur nahiz helduengandik jaso duten onarpena eta maitasuna, eta beraz, edozein antzerkigilek buruan duen ametsa betetzea: antzoki guztiak betetzea.

Sortutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1971 Txispa eta bere lagunak ikastolan
  • 1972 Txispa eta Kattarina txanogorritxoaren ipuinan
  • 1973 Aupa txoruak

        Altxa Felipe tru la rai

  • 1974 Joxepa eta Jaxinto
  • 1976 Sugea, gizona eta azeria
  • 1978 Erreka Mari, Euskalerriko azken lamina
  • 1979 Zezena plazan
  • 1981 Behin batean Txindoki maldan
  • 1985 Ipurtargi
  • 1988 Altxor bat patrikan
  • 1989 El retrato de maese Pedro

        Itsasminez

  • 1991 Sugea, gizona eta azeria
  • 1993 Herensugea
  • 1994 Galtzagorriak

        Herensugea

  • 1995 Itsasminez
  • 1997 Eman eta gero
  • 1999 Kattalin txiki
  • 2002 Ku-ku aitonaren erlojua
  • 2005 Bakarrik nago?
  • 2006 Zergatik bizi da basoan txanogorritxoren amona?
  • 2010 Elurrezko panpina

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txotxongilo antzezpenak egiteaz gain, Txotxongilo taldeak bere lanak beste formatu batzuetan ere argitaratu ditu, hala nola, diskak eta liburuak.

Diskak:

  • Erreka Mari
  • Printze txikia
  • Erreka Mari
  • Zezena Plazan
  • Sugea, gizona eta azeria
  • Ipurtargi I
  • Ipurtargi II
  • Altxor bat patrikan
  • Txotxongilo kanta sorta
  • Xirimiri
  • Sar dedila kalabazan (8 diska)
  • Kuttun kuttuna (2 diska)
  • 25 urte zuekin

Liburuak:

  • “Errekamari, Euskalerriko azken lamina”
  • “Zenezna plazan”
  • “Behin batean Txindoki maldan”
  • “Txotxongiloa eskolan”
  • “Txori txiki polit bat”
  • “Hondarrezko gaztelua”
  • “Udazkeneko haizea”
  • “Azken eta Putz sagutxoak”
  • “Altxor bat patrikan”
  • “Itsasminez”
  • “Herensugea”
  • “Galtzagorriak”
  • “Eman eta gero”
  • “Zabaldu oihala”
  • "Zatoz lehen bailehen"
  • "Elurrezko panpina"
  • "Katu guztiak ez dira gaiztoak"
  • “Zergatik bizi da basoan Txanogorritxoren amona?"
  • "33+3urte kontu kontari"
  • "Altxor bat eskuartean: Txotxongiloak"
  • “Un tesoro entre las manos: Los titeres"
  • “Amonaren ipuinak”
  • “Txotxongillo”
  • “Bene benetan... katua berbetan”
  • “kalean gora, kalean behera”
  • “Zatoa”
  • “Zure txanda da”
  • “Kuku aitonaren erlojua”
  • “Ostiralero afaria”
  • “Hitzen lapurra"
  • "Todos los viernes cena"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]