Topic on Wikipedia:Txokoa

Ikusizko editorean "Atalburuen" izenak aldatzeko proposamena

13
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Ikusizko editorean atalak sortzerakoan ditugun izenak honakoak dira: "Atalburua", "Azpiatalburua", "1. azpiatalburua", "2. azpiatalburua" eta "3. azpiatalburua". Esperientziak erakutsi dit iritsi berrientzat hau oso zaila dela. Ez dute ulertzen zer den 1. azpiatalburua, ea den ordena edo zer den, eta zergatik azpiatalburu baten azpian dagoena 1. den, eta ez 2. edo 3.


Nire proposamena da aldatzea eta jartzea "Atalburua" (are hobeto "Atal nagusia"), azpiatalburua (are hobeto 2. mailako azpiatala), eta ondoren 3. mailako azpiatala, 4. mailako azpiatala eta 5. mailako azpiatala.


Zer deritzozue?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aldatzearekin ados, eta hobeto ulertzen bada itzel!

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

+1

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

+1

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Etorri berrientzat, are gehiago ikasleak direnentzat, EU WPko edozein termino izango da arraroa. Zer da izen-tartea? Begiratu behar. EUWP dinamikoa da, eta horren arabera jarri izan dira izenak, beharrak hala sortuta. Lehen "izenburu" eta "titulu" arteko nahaste bat zegoen, arbitrarioak eta anbibalenteak.

Uste dut hizkuntzaren aldetik ere oso grafikoa dela, eta intuitiboa. Errazena espainolezkoaren antzeko zerbait jartzea da, baina noski, ez nator bat horrekin. Atala atalburuaren azpiko gorputza da, mamiaren sarbidea; gu, aldiz, goian jartzen den titulu hierarkiko horretaz ari gara.

Atalburuak azpiatalburua du hierarkikoki. Geroko zenbaki hierarkia ingelesezkoak agintzen zidanaren arabera aldatu nuen bere garaian. Dagoenean uztearen alde.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez nago ados horrekin: gauza bat da terminologia, bestea plataforma. Letra Lodiari Lodia deitzen diogu, ez ausazko hitz bat; letra Etzanari Etzana deitzen diogu, eta ez du ausazko ikono bat. Are eta gehiago, editorean L eta E letrak agertzen dira, laguntzeko.

Atalak sortzekoa ez da intuitiboa, ordea. "1. azpiatalburua" irakurtzen duenak zer ulertzen du? 1. atala sortu behar duela? Edo horrekin sortzen duela 1. mailako atalburu bat? Bada, ez... berez 3. mailakoa sortzen du. Honelakoa da gure logika orain:

  1. Atalburua
    1. Azpiatalburua
      1. 1. azpiatalburua
        1. 2. azpiatalburua
          1. 3. azpiatalburua

Baina lan bat egiten ari barazara, horiek 1, 1.1., 1.1.1., 1.1.1.1. eta 1.1.1.1.1. dira. 1, 2 eta 3 horiek ez dute zentzurik eta ez dira intuitiboak.

Ikusi ditudan hizkuntza guztietan (en, es, ca, fr, pt) logika bestelakoa da, eta nire ustez ulergarriagoa:

Atalburua

  1. mailako azpiatalburua
  2. mailako azpiatalburua
  3. mailako azpiatalburua
  4. mailako azpiatalburua

Mailako horrek logika handia du, nire ustez, 2. azpiatalburua irakurtzen duenak bestela pentsatzen duelako egiten duen 2. atalari hori jarri behar diola.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Jakintza arlo desberdinetako izenak metaforetan oinarritzen dira, "zubi lana" esaten dugunean bezala, zentzu ez fisikoan, edo Dashboardari une jakin batean ingelesez hala jarri eta euskaraz Arbela jarri genionean. Erabilera berriak izen berriak, antzeko adieretan oinarrituak, baina beste arlo batekoak.

Bere garaian, nik zuzenean ingelesezko eredua jarraitu nuen, gogoan dudala, nahiz eta ezin den zuzenean euskarara estrapolatu. Iruditzen bazaizu ikasleek ez dutela mailak edo hierarkia bat identifikatzen, eta aldiz azpiatalburuek artikuluan duten ordena iruditzen zaiela, nigatik ondo aldatzea, betiere izenak bere horretan utzita.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Izenak mantenduta izango litzateke 1. azpiatalburua, 2. azpiatalburua, 3. azpiatalburua. Eta horrek jarraitzen du zentzurik izan gabe, erez "maila" hori ez delako agertzen. Ematen du, bestela, 1, 2, 3, 4. puntuak direla.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Grafikoki ere atalburua, azpiatalburua eta 1. azpiatalaburua oso argi bereizten dira: hierarkia bat dago. Iruditzen bazaizu gainerakoetan ez dela hierarkiarik ikusten, ordena bat baizik, ni ados horietan "mailako" jartzearekin.

Beharbada azpiatalburu lehenetsiaren pean hierarkian lehendabizi agertzen den azpiatalburuari 2. mailako azpiatalburu dei dakioke (eta ez 1. azpiatalburua, orain arte bezala), ulertzen laguntzen badu. Bere garaian, nik zalantza hori izan nuen, baina azkenean ingelesezkoari lotu nintzaion doi-doia, gogoan dudala.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ingelesez ez dago horrela. Atalburuaren azpikoek zenbakiak dituzte, 1, 2, 3 eta 4.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ados. Iruditzen bazaizu ingelesez dagoen moduan intuitiboagoa dela, nigatik aurrera.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Atalburua
Azpiatalburua
2. mailako azpiatalburua
3. mailako azpiatalburua
...

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Ados Iñaki LL lankideak esandakoarekin. Niri, Wikipedian hasi nintzenean, ez zitzaidan bat ere zaila edo nahasgarria iruditu oraingo eredua. Azken finean oso grafikoa da eta ez dut uste ezer handirik irakurri behar denik atalburu edo azpiatalburu bat nola txertatu jakiteko edo bakoitza bereizteko.

"Ikusizko editorean "Atalburuen" izenak aldatzeko proposamena" mezuari erantzun