Topic on Wikipedia:Txokoa

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Aste Santuko editatoi birtualean atera nuen gaia, ea nola marraztu zitezkeen puntu anitzak erakusten zituzten mapak. @Theklan lankideak zuzendu ninduen Mapa Marraztu orrira, eta hango pistekin lortu ditut pare bat gauza, adibide parearekin baliagarri izan daitezkeenak (nire iritziz, eta dokumentaturik aurkitu ez ditudanez).

Batetik, mapa batean puntu anitzak marraztu. Adibide tipiko bat, aurtengo lehiaketa batean udalerrietako lehiaketan baliagarri izan daitekeena: Udalerri bateko lau herriak (Harana).

Bestetik, puntu batean area jakin bat marraztu. Kasu honetan zeharkako baldintza bat betez egin daitekeela ikusi dut: delako areak OpenStreetMap-en gehituta badu Wikidata lotura, orduan egin daiteke.

Ikus adibideak:

Nola egin dudan azaltzeko: Txantiloi:Mapa marraztu/dok orrian informazio gehixeago gehitu dut. Baina ez da eguneratua agertzen Txantiloi:Mapa marraztu orrian (baimen kontuak?)

Lortu ez dudana... lerroak marraztu. OpenStreetMap bidez 'geoline' elementuak gehituz egin daitekeela uste dut, baina ez dut asmatu. Erronka norbaitentzat: ibai baten bidea markatu, edo Iruñeko Entzierroarena.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
@Luistxo: Katxe kontua, antza. Aldatu iturburu kodea emanda eta aldaketarik egin gabe gorde emanda eguneratu egiten da.
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ze ondo! Lerroena ez da hain erraza, ematen duenez lerro horiek jarraituak izan behar dira OSMn. Baina galdetu daiteke ere nola egiten den.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Begiratu dut nola egin nuen aurrekoan, eta lerroa beharrean koordenatuekin egin nuen proba bat. Nekeza da, baina geoshape bat jaitsi ahal baduzu zerbaitena (errepide bat, adibidez), ba egin daiteke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bat jarri dut Iruñeko entzierroa orrialdean. Errekarena badago beste modu bat .map luzapenak erabilita. Ea lortzen dudan baten bat egitea.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Wow, ez dago gaizki, aukera ederrak!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

.map fitxategi bat eginda posible izan da Leitzaran artikuluan mapa erakustea. Nola egiten da .map fitxategi bat? Ba oso zaila! Lehenengo eta behin OpenStreetMapen ibai bat hartu dut eta atal guztiak fusionatu. Leitzaran hartu dut ikusi dudalako bi zatitan bakarrik zegoela, baina beste batzuek zati gehiago dituzte. http://overpass-turbo.eu/ erabili dut erreka bilatu eta jaisteko, JSON fomatuan. Gero JSON formatu horretan koordenatu guztiak daude eta beste guztia kopiatzea eta pegatzea izan da.


Azkenik, Wikidatara igo dut geoshape propietate gisa, eta horrela automatikoki agertuko da geografia fisiko infotaulan.

Ez dakit erraz eskalagarria den!

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Lerro bat nik ere sortu dut... Entzierroko adibidetik abiatuta (Leitzarangoa, uf, zailagoa da): Igeldoko funikularrean margotu dut. Erraza zen, hasiera eta amaiera duen lerro zuzen besterik ez da :-)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bale, errazago ere izan daiteke, ez da antza beharrezkoa dena batzea bilaketa egiteko. Lehen emandako loturan (http://overpass-turbo.eu/) Wizardean jarrita name="Oria ibaia" and waterway=river, ba aukera ematen du osorik jaisteko. Gero atalak batu behar dira, baina errazagoa da testuz egitea.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gabon! Urumea ibaiarekin saiatu naiz (overpass-turbo), baina ez du dena nabarmentzen, Hernanitik gora bakarrik baizik. Lan asko darama luzatzea?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, batu beharko zenituzke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Niri Wizardean ez dit ezer itzultzen :( Zerbait aktibatu behar dut eragiketa hori baino lehen? Ala Export GeoJson gisa?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Wizard horretan bilaketa bat egin behar duzu. Adibidez "name="Oria ibaia" and waterway=river".

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Theklan:, bai, zuk egin duzuna egin dut, bi adierazpen horien artean "AND" (eta "and") erabiliz. Horrek emaitza bat (sintaxia) eskaintzen du ezkerreko zutabean, baina ez du erakusten ezer mapan (berdin geratzen da). Ulertzen dut gero datu horiek esportatu behar ditudala?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

"Build and run query" eman behar zaio.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on, niretzat bederen ez du funtzionatu, mapa bere horretan geratzen da. Badirudi aurretik zerbait aktibatu behar dudala

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Mapan nahi duzun eskualdera joaten bazara errazagoa da. Hau da, Oria nahi baduzu, Oria agertzen den eremuan egon.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Orain bai! Mapa pixka bat "tontoa" dirudi, ez da tokira joaten, eta ez duela ezer egin, baina bai, urdin potolo batez nabarmenduta. Eskerrik asko

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Aupa! Beno lortu ditut bi gauza. Lehenik, GISLAN kooperatibak ibai nagusien JSON fitxategiak pasa dizkit, eta horiekin, pixkanaka, ibai horiek mapak egiten has gaitezke. Batzuetan jada gehitu ditut, baina ibai nagusien ordez guztiak emango balizkit, agian guztion artean egin beharko genuke zerbait.

Bestetik, hau deskubritu dut: http://geojson.io/#map=2/20.0/0.0. Mapa bat marraztu dezakezu eskuz (edo zerbait kargatu dezakezu ere) eta, ondoren, bertan agertzen dena .map horietara pasatzeko aukera dago.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on Theklan! Prest honetan laguntzeko, baina nola ikus dezaket orain arte egindakoa?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

c:Category:Map_data_of_rivers_in_the_Basque_Country helbidean daude orain arte egindakoak. Atzo bidali zizkidaten Euskal Herriko ibai GUZTIEN mapak, milaka dira. Horiek antolatzeko modu efektibo bat beharko genuke, eta agian hobeto informatikari batek lantzen badu gaia. Ez bagara erotu nahi, behintzat.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ondo. Rivers of the Basque Country kategorian sartuta. Bide batez, beharbada automatizatu daiteke, baina inor animatzen bada, Commonsen Rivers of the Basque Country by name kategorian ez daude artean ibai/erreka guztiak, inor animatzen bada. Goraintzi

"Mapa marrazketan pista pare bat" mezuari erantzun