Torax-hodi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Torax hodia» orritik birbideratua)
Torax-hodi
Xehetasunak
Konponenteakcervical part of thoracic duct (en) Itzuli
thoracic part of thoracic duct (en) Itzuli
abdominal part of thoracic duct (en) Itzuli
arch of thoracic duct (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezductus thoracicus
MeSHA15.382.520.301.750
TAA12.4.01.007
FMA5031
Terminologia anatomikoa
Torax hodiaren jatorria eta ibiblidea adierazten duen diagrama

Gizakietan, torax hodia bi hodi linfatiko nagusietatik handiena da. Beste hainbat izen jasotzen ditu: ezkerreko linfa kanala, hodi kiliferoa edo Van Hoorne kanala hain zuzen.

Garraiatzen eta metatzen duen substantzia kilo du izena. Hau, linfaz eta emultsionatutako gantzez eratuta dago. Hobi honek gorputzeko linfa gehiena jasotzen du, eskubiko hodi linfatikoak jasotzen duena kenduta (toraxeko eskumako gunetik, eskumako besotik eta buruko eta iduneko gune batzuetatik datorren linfa). Normalean T12 mailan sortzen da eta idunaren oinarrirarte hedatzen da.

Torax hodia apurtzean, pleura barrunbean kilo likidoa isuritzen da, kilotoraxa gauzatuz.

Kokapen anatomikoa eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torax hodia abdomenean sortzen da, T12 mailan. Eskuin eta ezker gerri enborrak eta hesteetako enborra elkartzen direnean kiloaren zisterna eratzen dute, eta honen goranzko jarraipena torax hodia da.

T3 mailan dauden egiturak adierazten dituen diagrama beheko ikuspegitik zeharkako mozketan
Torax hodiak jasotako linfa

Goranzko ibilbidean aorta hiatotik igarotzen da T12 mailan eta atzeko mediastinotik (torax-aortaren eta azigos zainaren artean, bizkarrezurraren aurretik) eta goiko mediastinotik igotzen da (hestegorriarekiko atze ezkerrean). T5-T6 mailara heltzean ezkerrerantz desbideratzen da, hestegorriaren atzetik, eta haren edukia ezker lepauztai-yugular angeluan drainatuko du, lepauztaiaren azpian, sorbaldatik hurbil. Angelu hau ezkerreko lepauztaiazpiko zainak eta ezkerreko barne zain yugularrak bat egiten duten tokiari deritzo, ezkerreko zain brakiozefalikoaren hasiera mugatzen dutenak. Beraz, torax hodiak zirkulazio sisitemikoan drainatuko du ibilbide osoan zehar lortzen duen edukia.

Torax-hodiak gorputzeko linfa gehiena biltzen du, toraxekoa, eskuin-beso, -buru eta -lepokoa izan ezik. Hauek eskuineko hodi linfatikoan drainatzen dute.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toraxeko hodiak organismoaren linfa-hodi guztiak biltzen ditu, buruaren eskuinaldekoak, lepokoak, goiko eskuineko gorputz-adarrekoak eta toraxaren eskuineko erdikoak izan ezik. Batzuetan, jatorria kaudalagoa denean, kiloaren zisternatik hasten da, nora abdomeneko, pelbiseko eta beheko gorputz adarretako linfa iristen da.

Buruko eta lepoko linfa ezkerreko enbor yugularraren bidez iristen da torax hodira. Goiko gorputz-adarretik datorren linfa aldiz, goiko ezkerreko lepauztaipetik sarten da torax hodira eta azkenik, ezkerreko enbor bronkiomediastinikoak biriketatik eta organo mediastinikoetatik datorren linfa eramaten du.

Torax hodian drainatzen duten egiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo egiturek torax hodian drainatzen dute:

  • Saihetsarteko linfa nodoak
  • Atzeko mediastinoko linfa nodoak
  • Ezkerreko zintzur-bronkioetako linfa nodoak
  • Nodo zeliakoak
  • Gerriko linfa nodoak
  • Hesteetako linfa nodoak
  • Beranzko linfa nodo bilateralak
  • Goranzko linfa nodo bilateralak
  • Ezkerreko lepauztaipeko linfa enborra
  • Ezkerreko yugular linfa enborra

Garranzti klinikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torax hodian arazoren bat edukitzea normalean patologia baten adierazle da, bereziki abdomen barneko patologiena. Torax hodian gertatzen den seinale gaizto hau hainbat modutan adierazi daiteke, besteak beste:Virchowen nodoaren handipena eman daiteke, nodo linfatiko berri bat agertzea ezkerreko lepauztai gaineko eremuan, hodi torazikoak ezkerreko zain brakiozefalikoan hausten den lekuan edota  ezkerreko lepauztaiazpiko zaina eta barne yugularra elkartzen diren lekuen  eremuan.

Torax hodia bere 3 eremu ezberdinetan kaltetu daiteke: Idunean, toraxean eta  abdomenean. Normalean torax hodia gorputzean izandako beste traumatismo batzuen ondorioz kaltetzen da.

Iduneko eremuan barneko zain yugularrean kateter bat ipintzearen ondorioz edota tumoreak kentzeko ebakuntzetan kaltetu daiteke torax hodia.

Hodi torazikoa blokeatu edo kaltetzen denean linfa azkar pleura barrunbean metatu daiteke, eremu torazikoan gertatzen bada kilotoraxa sortzen da. Kilotoraxak torax hodiaren edota bere adarkaduretann linfa ihesak egon direla esan nahi du. Hau  pleurako isuriaren aldaera bat da (pleurako isurien kasuen %2-3). Jatorriaren arabera kilotoraxa traumatikoa edo ez traumatikoa izan daiteke. Lehenengoa lepoen edota toraxean izandako zauri sakonengatik sortzen da, zeinak hodi linfatikoa ere kaltetzen duen. Kilotorax ez traumatikoari dagokionez, honen jatorria ugaria izan daitekeen arren tumore zelula gaiztoak izaten dira eragile nagusi. Horietatik frekuenteenak Hodgkinen linfoma, beste linfoma batzuk eta mediastinoko tumoreak izaten dira. Hauek, torax hodia oztopatzen dute eta zailtasunak agertzen dira linfa zain sisteman drainatzeko. Bestalde, garrantzitsua da kilotoraxa eta pseudotoraxa desberdintzea, izan ere bigarrena kolesterol maila altuak eragindako pleura isuriaren aldaera bat da. Bi horiek desberdintzea bereziki garrantzitsua da tratamendua ez baita berdina.

Abdomenean urdailaren edo peritoneo atzeko ebakuntza batengatik kaltetzen da.

Torax-hodiaren lesioen diagnostikoa linfa susmagarria analizatuz egiten da. Izan ere, linfak esne-itxura du, triglizerido moduan metaturiko lipido kantitate handia du eta linfozito kantitate handia.

Patologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kilotoraxa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kilotoraxa barrunbe pleuralean quiloa agertzen denean sortzen da, hau da, birika eta horma torazikoaren artean quiloa metatzen denean. Torax hodian linfaren dreinaketan alterazioak daudenean sortzen da.  Kausaren arabera bi taldetan sailkatzen da, traumatikoa edo ez traumatikoa. Torax hodia zaurien eraginez kaltetzen denean edo kirurgia kardiako bat zailtzen denean traumatikoa izango da. Aldiz, tumore malignoak linfa hodia taponatzean ez-traumatikoa izango da eta kasu honetan linfa sistema benosora dreinatzea oztopatzen da.

Fistula kilosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fistula kilosoak hodi toraxikoa lesionatzean sortu daitezke. Kasu hauetan torax hodiko quiloa kanporatu egiten da (quilorrea) eta barrunbe organikoetan metatu daiteke, hala nola, mediastinoan, pleuran, perikardioan, peritoneoan… Kasu hauetan, linfa gehiegi kanporatzen bada eta denbora luzaroan gorputzak substantzia desberdinen galera sufrituko du, izan ere, linfak lipidoak eta linfozitoak garraiatzen ditu. Quiloa non isurtzen den arabera, bi taldetan sailkatzen dira:

  • Barnekoak: Linfa gorputzeko barrunbeetan metatzen denean
  • Kanpokoak: Linfa gorputzetik kanpo isurtzen denean.

Neoplasiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hodi torazikoko neoplasiak hodi torazikoko zelulak normal baino arinago ugaltzen direnean sortzen dira eta, ondorioz, masa anormal bat sortzen da hodi torazikoan. Ezohiko masa hauek onberak edo kaltegarriak izan daitezke eta hodi toraxiko osoan edo soilik atal batean sortu ahal dira. Hodiaren osotasunean agertzen badira, hodi torazikoak kordoi gogor baten itxura hartuko du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elsevier, & Elsevier Connect. (2019, mayo 23). Anatomía del sistema linfático: componentes y funciones. Elsevier.com. https://www.elsevier.com/es-es/connect/medicina/anatomia-sistema-linfatico-componentes-y-funciones
  2. Uflacker, R. (2007). Atlas of vascular anatomy: An angiographic approach (2a ed.). Lippincott Williams and Wilkins.
  3. Morfología del conducto torácico y su importancia clínica. (2016, noviembre 16). Studylib.es. https://studylib.es/doc/5039417/morfolog%C3%ADa-del-conducto-tor%C3%A1cico-y-su-importancia-cl%C3%ADnica...

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]