Edukira joan

Toribio Aiertza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toribio Aiertza

Bizitza
JaiotzaUsurbil1815eko apirilaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1884ko irailaren 27a (69 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia

Jose Toribio Aiertza Mendizabal (Zubieta, Usurbil, 1815eko apirilaren 19a - Buenos Aires, 1884ko irailaren 27a[1]) gipuzkoar kardiologo bat izan zen.

Bergarako Errege Mintegian eta Madrilen ikasi ondoren, mediko bilakatu zen. Lehenengo Karlistaldian parte hartu zuen. 1839an gerrari amaiera emango zion akordioa onartzearen aurkakoa zelako[2] Montpellierrera joan zen eta gero Paris bere ikasketak hobetu zituen Armand Trousseau eta Gabriel Andralekin.

1845ean Buenos Airesera joan zen, non lehenengo trakeotomia egin zuen.[3][4] Euskal kulturan interesaturik, "Laurak-Bat" elkartea sortu zuen. Gainera, Guillermo Rawsonekin batera, 1880. urtean Gurutze Gorriaren argentinar elkartea sortu zuen.[5]

Bere semea zen Abel Aiertza kardiologoa ere izan zen, Aiertzaren gaixotasunaren aurkitzailea zelarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]