Tove Jansson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tove Jansson
Tove Jansson in 1967 (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoaTove Marika Jansson
JaiotzaHelsinki1914ko abuztuaren 9a
Herrialdea Finlandia
Talde etnikoaSuedo-finlandiarra
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaHelsinki2001eko ekainaren 27a (86 urte)
Hobiratze lekuaHietaniemi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaViktor Jansson
AmaSigne Hammarsten-Jansson
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)Tuulikki Pietilä
Atos Wirtanen (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLäroverket för gossar och flickor (en) Itzuli
Konstfack (en) Itzuli
Academy of Fine Arts of Helsinki (en) Itzuli
(1933 - 1937)
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, idazlea, ilustratzailea, haur literatura idazlea eta umorista grafikoa
Lantokia(k)Helsinki
Lan nabarmenakThe Moomins (en) Itzuli
Moomin comic strips (en) Itzuli
Moomin world (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria

IMDB: nm0418309 Musicbrainz: d7b30933-54b6-44fb-a7f5-3cf80357e391 Discogs: 791227 Find a Grave: 91853375 Edit the value on Wikidata
ToveJanssonSignature.jpg

Tove Jansson (Helsinki, Finlandia, 1914ko abuztuaren 9a - Helsinki, 2001eko ekainaren 27a) suedierazko idazlea eta ilustratzailea izan zen. Helsinki eta Stockholm hirietan marrazkia eta pintura ikasi ondoren, 1945 arte egunkari batzuetan eta besteetan lan egin zuen ilustratzaile eta karikaturagile gisa. Orduan, bere liburuak idazten eta ilustratzen hasi zen, batez ere, hamaika liburutan kaleratu zuen Mumindarrei buruzko bere saila. Aipagarrienak dira: Kometaren etorrera (1946), Mumin familia (1949), Aita Muminen oroitzapenak (1950), Troll-en negua (1957). Mumindarrak idazleak asmatutako troll familia bat dira; haiek eta gainerako izaki txikiak itsasoaren eta mendien arteko ibar batean dagoen etxe urdin biribilean bizi dira.

Egileak haurrentzat idatzi zituen istorio horiek, baina hazteak berekin dakartzan aurkikuntzak eta galerak eta horrelako gaiak darabiltzanez, heldu askoren interesa ere piztu zuten. Suediako eta Japoniako zenbait telebista enpresak bere pertsonaietan oinarritutako marrazki bizidunak egin zituztelarik, asko zabaldu zen bere ospea. Ipuin horiek 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira, baina idazle finlandiarrak gauza gehiago ere idatzi ditu, besteak beste, 1968an argitaratu ziren bere oroitzapenak, eta narrazio laburren bilduma bat, Dockskåpet (1978).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tove Jansson Aldatu lotura Wikidatan