Gesaltza Añana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gesaltza Añana
Araba, Euskal Herria

Añana, salinas 3.JPG

Gesaltza Añanako gatz-larrainen ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Añana
Koordenatuak 42° 48′ 08″ N, 2° 58′ 57″ W / 42.80222222°N,2.9825°W / 42.80222222; -2.9825Koordenatuak: 42° 48′ 08″ N, 2° 58′ 57″ W / 42.80222222°N,2.9825°W / 42.80222222; -2.9825
Gesaltza Añana hemen kokatua: Euskal Herria
Gesaltza Añana
Gesaltza Añana
Gesaltza Añana hemen kokatua: Araba
Gesaltza Añana
Gesaltza Añana

Gesaltza Añana Arabako kontzejua da, Añanako udalerriko herriburua, hain zuzen. Udalerriaren erdi-hegoaldean dago, Omecillo ibaiaren eskuineko bazterrean.

Historia eta deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gesaltza Añanako gatz-iturburuen berri daukagu (Tobillasko monasterioaren ondasunean) 822. urtetik jadanik.

Gatzaren garrantzia zela eta, hiribilduak 1140. urtean eskuratu zuen sorrera-agiria Alfontso VII.a Gaztelakoaren eskutik, Arabako bigarrena, hortaz.

Gatzagak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Añanako Gatz Harana»

Erdi Arotik XIX. mendera arte Gaztelako zein Espainiako Koroa izan da gatzagen, putzuen eta iturrien jabea. XIX. mendean, Manuel de la Vallina komisarioak egindako ikuskapenaren ondorioz, Koroak zenbait erreforma agindu zituen tradiziozko laborantzetan, produkzioa hobetzeko asmoz. Horretarako, buztin trinkotuzko lurzoruen ordez harzola jarri zen, gatz garbiagoa lortzearren, eta ustiapen-sistema aldatu ere, erabat lurrundu arte gatza uretan bilduta, baratzea behin eta berriz ureztatu beharrean. XIX. eta XX. mendeetan zehar, Gesaltzak etengabeko lehen susperraldia izan zuen eta mende honen lehen herenaldeaz gero konponbiderik gabe ahultzen joan zen. Muera ibaiak osatzen duen haran estua Euskal Herriko paisaiarik bitxi eta erakargarrienetakoa da. Sakanaren bi aldeen artean lurrunketako baratze edo mahaiak mailakatuta ageri dira. Horiek egiteko, lehenik lurra berdindu behar da eta, ondoren, horma trinkoen edo zurezko piloteen gainean eusten dira. Gainean, habe horizontalen zur-bilbadura ikusten da, baratzearen plataforma osatzen duena hain zuzen. Baratzeak multzoka antolatzen dira eta multzo horiek granja izenekoa osatzen dute. Granja bakoitzak beheko depositu bat edo bi izango ditu biltegiratzeko: plataformaren azpian geratzen den espazioari terrazo deitzen zaio. Gainera bakoitzari dagokion ur gazia gordetzeko putzu bat edo gehiago izango du. Putzuak bi motatakoak dira: baratzen azpian kokatutakoak, albate-putzu deitutakoak eta begi-bistan dauden kanpoaldekoak. Denboraren eta ez erabiltzearen ondorioz, baratzeak pixkanaka narriatzen joan dira. Bere garaian laboratzen ziren 4.500 baratzeetatik gaur egun 800 baino gutxiago aprobetxatzen dira.

1987an Monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten.

2001ean gatzagak zaharberritzeko plana martxan jarri zen, Gatz Haranaren Berreskuratze Osorako Plan Gidaria, alegia.

Hirigune historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigune historikoaren esparru arkeologikoa ere Monumentu Multzo gisa izendatuta dago[1].

Hirigune zaharrak aldakuntza ugari jasan ditu jatorrizko egituran eta antolakuntzan. Etxeak herriaren erdi aldetik hego aldera daude kokatuak, eta landa bizimoduaren zantzuak erakusten dituzte, izan ere Erdi Arotik datozen eredu xinple eta praktikoak errepikatzen dituzte.

Gotortutako hirigune zahar honen zati handi batean orube hutsak baino ez daude, nahiz eta bertan etxe batzuen zimenduak ageri. Hiribilduaren mendebaldeko aldean, garai batean San Kristobal Eliza egondako orube hutsa ere aipatzekoa da. Eliza horrek harresien babesa indartzen zuen.

Hori da hirigune zaharra, Añana izena zuena. Gero mendi hegalean behera handituz joan zen eta Gesaltza Añana sortu. Kale berrien trazaketa lurraren sestra aldaketetara egokitzen da eta, horrela, kale estu eta bihurriak daude sestra aldaketa handiena dagoen lekuetan eta, kale zabal eta zuzenagoak lurraren sestrak horretarako aukera ematen duenean, nibelaren kurbei jarraituz.

Gotortutako hirigune zaharraren ondoan Merkatuaren Plaza dago. Hori zen Erdi Aroan espazio publikorik garrantzitsuena. Gesaltza Añanako eraikinak landa-bizimoduaren adierazgarri dira, teknikak behin eta berriz errepikatzen dira eta materialak behin eta berriz aprobetxatzen.

Etxeak egiteko gehien erabiltzen den materiala harria da, batik bat harlangaitza. Harlandua etxeetako leku jakinetarako erabiltzen da soilik, ertz eta baotarako hain zuzen.

Harresi hondakinak ikus daitezke oraindik ere Gesaltza Añana herria kokatua dagoen bizkargunearen lekurik garaienean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gesaltzar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gesaltza Añana
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa