Tropismo biriko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mikrobiologian, tropismo biriko birus batek zelula edo ehun mota bat infektatzeko duen espezifikotasunari deritzo. Birus batzuek ehun zehatz baten zelulak besterik ez dituzte infektatzen, beste batzuek tropismo zabalagoa eta ehun mota ezberdinetako zelulak infektatzeko gaitasuna izan arren.

Ehun-tropismoa tropismo biriko baino zabalagoa den antzeko kontzeptua da: birus, bakterio edo beste mikrobio batek ostalariaren ehun zehatz bat infektatzeko afinitateari deritzo.

Organismo ostalariaren ehun bateko zelulak infektatzeko, birusak zelula mintzaren hartzaile edo errezeptore espezifikoei egokitu behar zaie. Hori infekzioaren finkapen fasean gertatzen da [1]. Esaterako, GIBk HIESaren birusak, CD4+ linfozitoekiko tropismoa du, linfozito horiek birusa atxiki diezaioketen hartzaile espezifiko bat dutelako.

Zelula batek errezeptore espezifiko horiek ez baditu, birusak ezin du zelula hori infektatu.

Tropismo birikoaren beste adibide batzuk honako hauek dira [2] [3]:

Tropismo zabalagoa duten birusen artean, SARS-CoV-2 birusarena (COVID-19aren eragilearena) aipa daiteke: birus horrek ACE2 hartzaile zelularrari atxikitzen zaio, gorputzeko hainbat ehunetan dagoena (biriketan, hesteetan, arterietan, bihotzean edo giltzurrunetan), Horregatik SARS-CoV-2k organo horiek guztiak kalte ditzake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tropismo tisular en virus animales Libre Texts español
  2. Viruses:Introduction Brittish Society for Immunology
  3. Castellanos, J. Neurotropismo viral, el caso del virus de la rabia Revista Médica Iatreia, Universidad de Antioquía

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]