Tux

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tux, Larry Ewingen jatorrizko margolana.

Tux Linuxen maskota ofiziala da[1]. 1996an Larry Ewingek sortu zuen, pinguino irrikor bat margotuz. Animalia kernelen sortzailea zen Linus Torvaldsek berak hautatu omen zuen, umea zenean pinguino batek heldu ziolako[2]. Kontatzen den arabera, txikia zenean pinguino batek mokokatu zuen; gainera animalia hauek gustoko ditu. Ez du esanahi konkreturik.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria azaltzen duten bi bertsio daude. Lehenengoak iradokitzen du pinguinoek esmokin bat janzten dutela diruditela (ingelesez tuxedo, laburtuta tux). Bigarrenak aldiz Tux osatzen duten letrek, Torvalds Unix-etik datozela.

Tux Linuxen logotipoa aukeratzeko lehiaketa batean diseinatua izan zen. Irudia eratzeko tresnak, sistema eragiletzat Linux zuen ordenagailu bat eta GIMP irudi editorea izan behar ziren, alegia. Aurkeztu ziren hainbat irudi oraindik ikusgarri daude[3].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logotipoa nahaieran erabili eta aldatu daiteke, Larry Ewing egilea aitortzen den bitartean[4].

Tux software librearen eta Linuxen irudia bihurtu da; britaniar linuxzale batzuk pinguino bat adoptatu dute Bristoleko zoologikoan. Bere lagun ona baino famatuago da, GNU, ñu baketsu eta lotsatia, GNU proiektua irudikatzen duena.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontestuaren arabera itxuraz aldatu daiteke: adibidez, PaX segurtasun algoritmoa irudikatuz, kasketa, aizkora, ezkutua eta begi gorriak ditu. Linuxeko hainbat jokoen pertsonai nagusia da.

Linux banaketa batzuetan, Tuxek erabiltzailea agurtzen du sistema abiaraztean; prozesadore anitzeko sistemetan, sistema horrek dituen nukleo kopuru Tux agertuko dira. Askok BSDren maskota den Beastie, Tuxen areriorik txarrentzat hartzen dute.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiumeneko (Errusia) Linux komunitateak Tuxen monumentu bat eraiki dute.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]