Linus Torvalds

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Linus Torvalds
Linus Torvalds (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Linus Benedict Torvalds
Jaiotza Helsinki1969ko abenduaren 28a (47 urte)
Herrialdea  Finlandia
 Ameriketako Estatu Batuak  (iraila 2010 -
Bizilekua Dunthorpe
Helsinki
Santa Clara (Kalifornia)
Portland
Talde etnikoa suediarrak Finlandiana
Lehen hizkuntza suediera
Familia
Aita Nils Torvalds
Ama Anna Torvalds
Ezkontidea(k) Tove Torvalds
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Helsinkiko Unibertsitatea
(1988 - 1996) master : Informatika
Hizkuntzak ingelesa
suediera
finlandiera
Lanbidea
Lanbidea Programatzailea, software garatzailea, idazlea, Ingeniaria, blogaria eta informatikaria
Enplegatzailea(k) Transmeta Corporation  (otsaila 1997 -  ekaina 2003)
Open Source Development Labs  (ekaina 2003 -  2007ko urtarrilak 22)
Linux Foundation  (2007ko urtarrilak 22 -
Lan nabarmenak Linux kernel
git
Subsurface
Jasotako sariak
Kidetza Royal Swedish Academy of Engineering Sciences
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm1127735
http://torvalds-family.blogspot.com/

Linus Torvalds (Helsinki, Finlandia, 1969ko abenduaren 28a) software ingeniari finlandiar-amerikarra da.[1][2] Linux sistema eragilearen nukleoaren sortzailea da. Nukleo hori erabiltzen dute GNU/Linux, Android eta Chrome OS sistema eragileek. Git bertsio-kontrolerako sistema banatua ere sortu zuen.

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torvalds Helsinkin (Finlandia) jaio zen 1969an. Anna eta Nils Torvalds kazetarien semea da eta Leo Törnqvist estatistikariaren eta Ole Torvalds poetaren biloba. Bere familia Finlandiako Suediera hiztunen gutxiengokoa da.

Ordenagailuekiko interesa Commodore VIC-20 batekin piztu zitzaion 1981ean, 11 urte zituela. Hasiera batean BASIC lengoaian programatzen zuen baina ondoren 6502 PUZaren makina-lengoaia erabiltzen hasi zen, ez zuen mihiztadura-lengoaia erabiltzen. Aurrerago Sinclair QL bat erosi zuen eta aldaketa handiak egin zizkion, bereziki sistema eragilean. Finlandian QLarentzako softwarea lortzea zaila zenez mihiztatzailea eta testu-editorea programatu zituen. Pac-Man liburutegi grafikoak eta bideo-joko batzuk ere programatu zituen, horien artean Cool Man Pac-Manen klona.

1988 eta 1996 artean Helsinkiko unibertsitatean ikasi zuen. Bere ibilbide akademikoa eten zuen 1989an derrigorrezko soldaduska betetzeko. Torvaldsek Andrew Tanenbaum informatikako irakaslearen Operating Systems: Design and Implementation liburua erosi zuen. Liburuak MINIX deskribatzen du, irakaskuntzara zuzendutako UNIX sistema eragilearen bertsio sinplifikatu bat. 1990ean unibertsitate ikasketei berrekin zien eta UNIXekin lehen esperientziak izan zituen. 1991ko urtarrilaren 5ean Intel 80386aren klon bat erosi zuen, MINIXen kopia bat jaso aurretik. Horrek Linux izango zena prestatzen hasteko bidea eman zion.

Linux[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean Torvaldsek Freax deitu nahi zion garatzen ari zen nukleoari. Linux deitzea ere pentsatu zuen baina berekoia iruditzen zitzaion. 1991ko irailean nukleoaren lehen bertsioa FTP zerbitzarira (ftp.funet.fi) kargatzeko ardura zuen Ari Lemmke-ri Freax izena ez zitzaion egokia iruditu eta proiektuari Linux izena jarri zion Torvaldsi galdetu gabe. Aurrerago Torvaldsek izen aldaketa onartu zuen.

Torvaldsek GNU proiektua 1991an ezagutu zuen, Lars Wirzenius izeneko informatikako ikaskide suediera hiztun batek Richard Stallman software librearen guruaren hitzaldi bat entzutera eraman zuenean. Torvaldsek Linux nukleoari GNU General Public License lizentziaren 2 bertsioa (GNU GPLv2) ezartzea erabaki zuen.

Linuxen 1.0 bertsioa 1994ko martxoaren 14an argitaratu zuen.

1996 amaieran Kaliforniako Transmeta enpresara egindako bisitaren ondoren bertan lan egiteko eskaintza onartu zuen eta halaxe egin zuen 1997ko otsailetik 2003ko ekainera. Ondoren Open Source Development Labsen hasi zen. Aurrerago erakunde honek Free Standards Groupekin bat egin zuen Linux Fundazioa sortzeko, bertan jarraitzen du lanean Torvaldsek. 2004ko ekainean Torvalds eta bere familia Dunthorpera (Oregon) joan ziren, OSDLren egoitzatik gertuago egoteko.

1997tik 1999ra Linux eta Unixentzako formatu bitar estandarra sortu zuen 86open proiektuan parte hartu zuen. 1999an MIT Techonology Review aldizkariak 35 urtetik beherako 100 berritzaile garrantzitsuenen zerrendan sartu zuen.

1999an Linuxen oinarritutako softwarearen garatzaile diren Red Hat eta VA Linuxek opzioak eskaini zizkioten esker onez. Urte horretan bi enpresak burtsan kotizatzen hasi ziren eta Torvaldsen akzioek 20 milioi dolarreko balioa hartu zuten.

Bere maskota pertsonala Tux ezizena duen pinguino bat da. Linux komunitateak Tux Linux kernelaren maskota bezala hartu zuen.

Une honetan Linux Fundazioak Torvalds ekonomikoki babesten du, Linux nukleoaren garapenarekin lanaldi osoan jarrai dezan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Citizen Linus», LWN.net 2010-09-13.
  2. (Ingelesez) «Linus Torvalds, already and Oregonian, now a U.S. citizen», The Oregonian 2010-09-16.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Linus Torvalds Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Linus Torvalds