Ñu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ñu
Wildebeest Steve Evans.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
AzpifamiliaAlcelaphinae
Generoa Connochaetes
Gmelin, 1788
Azpibanaketa
Banaketa mapa
Connochaetes map.png
Datu orokorrak
Ernaldia8,5 hilabete
Kumaldiaren tamaina1,5
Edoskitzea7,5 hilabete

Ñua, Connochaetes, Alcelaphinae azpifamiliako ugaztun artiodaktilo bat da. Afrikako antilopeak dira eta bi espezie ezberdinek osatuta daude:

  • ñu beltza (Connochaetes gnou)
  • ñu urdina (Connochaetes taurinus)

Generoa bobidoen familiako kide da. Ñua GNU proiektuaren animalia sinbolikoa da, logoan agertzen den bezala.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ñu beltza
Ñu urdina

Ñuak itxura baldarra du eta bigantxa eta antilopearen gurutzatze bitxi baten antza du, zurda luzea eta zaldi isatsa. Bizar luzeak zintzilika, kokotsetik bularreraino, eta apo zorrotzez amaitutako hanka oso luzeak. Itxuraz arlote, Afrikan aurrera egiten duen belarjale bat da eta animalia talde handienetakoak sortzen dituzte. Serenguetiko Parke Nazionalean, Tanzanian, milioi batek baino gehiagok urtero migratu ohi dute belar freskoaren bila. Ñu izena animalien orroak egiten duen soinutik dator.

Emeak euri urtaroaren hasieran erditzen dira eta, minutu gutxira, kumeak korri egiteko gai izaten dira. Gaztaroan ñuak azkarragoak dira helduak baino, 80 km/h-ko abiadurara iritsiz, helduak 60 km/h-ko abiadurara iristen diren bitartean.

Jokabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ñuak talde familiarretan elkartzen diren antilope sozialak dira, talde batean emeak eta gazteak eta bestean ar helduak. Hala ere, talde txiki hauek beraien artean eta beste espezie ungulatu batzuekin, zebrekin edo Thomson gazelekin esate baterako, nahasteko joera hartzen dute, indibiduo pilaketa handiak sortuz. Gezurra badirudi ere, ez da norgehiagokarik sortzen janariarengatik espezieen artean, zebrak belar altua eta zuntzezkoa nahiago baitute, gazelak motza eta lehorra, eta ñuak, berriz, erdiko bidean kokatzen dira. Hori gutxi balitz, ñuek etekina ateratzen diete gazelen ikusmenari eta zebren usaimenari, harrapariak antzematea errazten baitie.

Araldian zehar, migrazio handien garaian gertatzen dena, ar helduek lursailak mantentzen dituzte, kopulatu ahal izateko eme taldeak gorde nahian. Geratu gabe ibili behar dute, eme horiek bildu eta zainduz; gainontzeko arretatik ere babestu behar dituzte, haiek ere eme bila ibiltzen baitira. Joan-etorri iraunkor honek ugalketarako odolkidetasuna saihesten eta ar indartsu eta erresistenteak hautatzen laguntzen du.

Ñuak haragijale askoren harrapakina dira; adibidez, likaonak, gepardoak, lehoinabarrak, lehoiak, krokodiloak... Azken hauek izaten dira helduen harrapari ohikoenak eta, maiz, kumeak, txakalen, serbalen eta gepardoen harrapakin bihurtzen dira. Bai arrak eta baita emeak ere, adar kakodun arriskutsuez armaturik daude, baina ez dituzte defendatzeko erabiltzen, nahiago baitute korrika ihes egin.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi espezie mota daude:

Bi espezieak oso ugariak dira, baina ñu beltza, kolore ilunekoa eta buztan zurikoa, desagertzeko zorian egon zen Hegoafrikako beste espezie asko bezala; horregatik, bere senitartekoarekiko urriagoak dira. Espeziea babestea lortu da abeltegi pribatuek gatibu mantendu dituztelako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]