Twink (sexualitatea)

Twink ingelesezko hitz bat da, gay argotean erabilita, adin-nagusitasuna ia gainditu ez duten gizon homosexual gazteak deskribatzeko. Nerabe edo heldu gazte itxura duten pertsonak izan ohi dira, gorputz mehe, ektomorfo, normalean bizarrik eta gorputzeko bilorik gabekoa edo oso gutxi duena.[1][2]
Twink hitza deskripzio neutral gisa erabil daiteke, kontrakoa izango litzatekeen hartz batekin alderatuta[3], baina gutxiesgarria ere izan daiteke[4]. Gazte zurien desiragarritasunarekin lotu da, eta horregatik kritikak ere jaso ditu terminoak, adinkeria eta arrazismoa egotzita[5].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria ezezaguna da, baina Oxford Hiztegiak dio 1970ko hamarkadan jada erabiltzen zela[6]. Jatorri posible bat Twinkie izeneko janaria izango litzateke, zabor-jan ezaguna. Twinkiearen deskribapen ohikoa da "elikadura baliorik gabekoa, jateko gozoa, eta kremaz betea"[7][8][9]. Argotean, kremaz betea eufemismoa izango litzateke, hazia adierazteko[10].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Twink Definizioa Urban Dictionaryn.
- ↑ (Ingelesez) Williams, Joe. (2015-05-08). «Man arrested for having ‘twink’ images on his computer» PinkNews | Latest lesbian, gay, bi and trans news | LGBTQ+ news (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ (Ingelesez) Baker, Paul. (2004-05-25). Fantabulosa: A Dictionary of Polari and Gay Slang. Bloomsbury Academic ISBN 978-0-8264-7343-1. (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ (Ingelesez) Sunderland, Mitchell. (2015-02-24). «Deconstructing the Self-Loathing and Desire Surrounding the Word 'Twink'» Vice (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ Driver, Susan. (2008). Queer youth cultures. State university of New York press ISBN 978-0-7914-7337-5. (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ «Definition of twinkie - cake, sweet and male homosexual (British & World English)» web.archive.org 2013-01-10 (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ (Ingelesez) Baker, Paul. (2003-09-02). Polari - The Lost Language of Gay Men. Routledge ISBN 978-1-134-50635-4. (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ (Ingelesez) Reuter, Donald F.. (2006-05-30). Gay-2-Zee: A Dictionary of Sex, Subtext, and the Sublime. Macmillan ISBN 978-0-312-35427-5. (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ «Twinkies, 75 Years And Counting (washingtonpost.com)» www.washingtonpost.com (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ (Ingelesez) Petkovich, Anthony. (2002). The X Factory: Inside the American Hardcore Film Industry. Critical Vision ISBN 978-1-900486-24-8. (kontsulta data: 2024-01-15).