Txantiloi:2014-33 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hego Sudan Ekialdeko Afrikako estatua da. Hiriburua Juba da. Sudan du iparraldean, Etiopia du ekialdean, Kenya, Uganda eta Kongoko Errepublika Demokratikoa hegoaldean eta Afrika Erdiko Errepublika mendebaldean.

Hego Sudan Sudanen zati izan zen, 2011ko uztailaren 9an independizatu zen arte. Lehengo Sudan oso hartako iparraldean eta independentziaren ostean Sudango gobernua kontrolatu dutenen artean, arabiar eta musulman eragina zen nagusi kulturan, politikan, hizkuntzan eta erlijioan; lehengo Sudan oso hartako hegoaldean, berriz, azal beltzekoak diren hainbat herri bizi dira, hizkuntza askotakoak, eta erlijio aldetik gehienbat kristau eta animistak direnak.