Txantiloi:2015-16 Nabarmendutakoa
Euskal Herriko garaiak XVI. menderarte Euskal Herrian eraiki eta gaur egun arte iraun duten garaiak dira. Bizkaia aldean eraikuntza honi garaixe eta Nafarroako Pirinioetan garea edo garaia deitzen zaio. Bizkaia eta Gipuzkoa arteko muga inguruan trojea, arnaga eta granerua ere bai. Euskara batuan eraikuntza honek garaia izena du.
Lurretik gora pilareen gainean jasotako bihitegi edo aletegi hauek historian zehar laboreak, patatak, fruituak eta hestebeteak nahiz urdaiazpikoak gorde, zaindu eta egoera egokian kontserbatzeko eta marraskarietatik eta hezetasunetik babesturik egoteko erabili izan dira.
Laboreak departamentu ezberdinetan edota arkoietan sailkatuta gordetzen ziren, fruituak alboetan zabalduta eta hestebeteak eta urdaiazpikoak sapaitik zintzilika. Urte osorako familiaren elikagaiak hainbat konpartimentutan gordetzen ziren.
Garia, azokan erosia edo bere soroetan lortua, Erdi Aroko familien elikaduraren oinarria zen, eta hori gordetzeko erabiltzen ziren aletegi edo kutxa hermetikoak, haetan ereiteko garia eta jateko ogi bihurtukozena bereizten zen. Babak, artatxikia, sagarrak, gaztainak, intxaurrak eta okela/arrain gazituko upeltxoak zoruko leku hutsean, erdiko apaletan eta oholezko manparez banatutako edukiontzietan jartzen ziren. Gako eta kordelen bidez habe altuetaik haragia eta arrain sikua, lukainkak eta hainbat txerriki, beraz garaiko haize sikuari aroma eta usain nahasketa bereiztezina zerion.