Txantiloi:2016-22 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sei Nazioen Txapelketa Europako errugbi txapelketarik ezagunena da. Han parte hartzen dute Ipar Hemisferioko errugbi talderik onenek. 2000z geroztik, sei nazio edo herrialdek antolatzen dute: Ingalaterrak, Eskoziak, Irlandak, Galesek, Frantziak eta Italiak.

1940tik 1999 arte, Bost Nazioen Txapelketa izena izan zuen, gaur egungo taldeen artetik Italiak ez baitzuen txapelketa horretan parte hartzen, 2000. urte arte. Kirol ekitaldi horren gaur egungo babesle nagusia Royal Bank of Scotland bankua da (RBS hizkiez ezaguna).