Eskoziako errugbi selekzioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Flag of Scotland.svg
Eskozia
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Etxean
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Kanpoan
Federakundea Scottish Rugby Football Union
Sortu: 1873
Ikurra: Eguzkilorea
Izendapena: Eguzkilorearen XV-a
Estadioa: Murrayfield, Edinburgh (67.500)
Entrenatzailea: Zeelanda Berria Vern Cotter
Kapitaina: Eskozia John Barclay
Estreinaldi Internazionala
(baita munduko lehena ere)
Eskozia Eskozia 4:1 Ingalaterra Ingalaterra
1871ko martxoaren 27a
Garaipen Handiena
Eskozia Eskozia 100:8 Japonia Japonia
2004ko azaroaren 13a
Porrot Handiena
Hegoafrika Hegoafrika 68:10 Eskozia Eskozia
1997ko abenduaren 6a
Munduko Errugbi Kopa
Partaidetzak 7 (aurrenekoa 1987. urtean)
Emaitza Onena 4.a (1991)
Sei Nazioen Torneoa
Partaidetzak 124
Emaitzak 15 txapelketa (3 Slam Nagusi)
Eskoziako taldea 2007an.

Eskoziako errugbi selekzioak herrialde hori ordezkatzen du errugbiko nazioarteko txapelketetan. Errugbia Eskozian Scottish Rugby Union (SRU) erakundearen bidez erregulatua dago. Taldea IRB-ren zerrenda mundialaren arabera zazpigarren postuan kokaturik dago (2011) eta British and Irish Lions taldean parte hartzen du (aldika erakustaldi moduko partidak jokatzen dituen Britaniar Uharteetako jokalariz osatutako konbinatua). Urtero Sei Nazioen Torneoan eta lau urtean behin Munduko Errugbi Kopan parte hartzen dute.

Eskoziak norgehiagoka handia du ingeles selekzioarekin, Auld Enemy (Etsai Zaharra). Urtero Sei Nazioen barnean Kalkuta Kopa ematen zaio bien arteko partidaren garaileari. 1989tik aurrera Eskozia eta Irlandaren arteko partidako garaileari Centenary Quaich saria ematen zaio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta "urrezko aroa"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziar errugbiaren historia 1871an hasi zen, Raeburn Place-n (Edinburgh) jokatu zen lehendabiziko errugbi partidan Ingalaterrari irabazi zionean. 1882an Ingalaterra, Eskozia, Gales eta irlanda elkartu ziren eta beraien arteko txapelketa jokatzea erabaki zuten, urtero jokatuko zena. Home Nations txapelketa abiatu zen. 1910 arte iraun zuen lau herrialdeen arteko txapelketak eta Eskozia izan zen garaipen gehien eskuratu zituena, 11 txapelketa hainzuzen ere.

Gerra arteko garai oparoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920 hamarkadan bost garaipen lortu zituen, baina hauetatik hiru elkarbanaturikoak izan ziren. 1925 urtea bereziki bikaina izan zen, bere aurreneko Slam nagusia lortu baitzuen txapelketako partida guztiak irabaziz. Bigarren Mundu Gerraren aurretik beste bi txapelketa ere eskuratu zituen, 1933 eta 1938an.

Lehorte luzea (1938-1984)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu gerraren ondoren Eskoziaren maila nabarmen apaldu zen. Elkarbanaturiko bi garaipen baino ez ditu, 1964 eta 1973an. Eskoziarren errugbirako zaletasuna ez zen ordea txikitu. 1975eko martxoaren 1ean 104.000 ikusle bildu ziren Murrayfield Stadiumean Galesen aurkako 12-10 garaipena ikusteko, ikusle errekor historikoa ezarriz.

Azken hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980an Jim Telfer entrenatzailea fitxatu zuen eta 1999 arte iraun zuen karguan. 20 urte horietan hiru aldiz irabazi zuen Bost Nazioen Txapelketa, baina hiru horietatik bitan Slam Nagusia ere eskuratu zuen, 1984 eta 1999an hain zuzen ere. 1989an Irlandaren aurkako partidan Centenary Quaich saria banatzen hasi ziren. Lehenengo hamar ekitaldietan Eskoziak eraman zuen saria baina gaur egun biek 13na garaipen dituzte.

1987an Munduko Errugbi Txapelketa abiatu zen. Eskoziak ekitaldi guztietan hartu du parte baina ez du emaitza aipagarririk lortu. 1991an final erdietara iritsi zen eta laugarren postua eskuratu zuen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Errugbi Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Antolatzailea Postua
1987 Flag of New Zealand.svg Zeelanda Berria eta Flag of Australia.svg Australia 6.a
1991 Flag of England.svg Ingalaterra 4.a
1995 Flag of South Africa.svg Hegoafrika 6.a
1999 Flag of Wales.svg Gales 6.a
2003 Flag of Australia.svg Australia 8.a
2007 Flag of France.svg Frantzia 8.a
2011 Flag of New Zealand.svg Zeelanda Berria 8.a
2015 Flag of England.svg Ingalaterra 8.a

Sei Nazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GalesItaliaFlag of Ireland rugby.svgIngalaterraFrantziaEskozia Sei Nazioen Txapelketa EskoziaFrantziaIngalaterraFlag of Ireland rugby.svgItaliaGales

Sailkapen Orokorra:

Selekzioa Jokatutako txapelketak Irabazitako txapelketak Slam nagusiak Garaipen partekatuak Koroa hirukoitza Zurezko koilara
Ingalaterra Ingalaterra 122 28 13 10 25 25
Gales Gales 124 26 11 12 20 21
Eskozia Eskozia 124 15 3 8 10 33
IRFU flag.svg Irlanda 124 14 3 9 11 36
Frantzia Frantzia 89 17 9 8 - 18
Italia Italia 19 0 0 0 - 13
Azken eguneratzea: 2018ko martxoaren 17an
  • Txapelduna (15): 1887, 1889, 1891, 1895, 1901, 1903, 1904, 1907, 1925, 1929, 1933, 1938, 1984, 1990, 1999
  • Txapeldun elkarbanatua (8): 1886, 1888, 1890, 1920, 1926, 1927, 1964, 1973
  • Slam nagusia (3): 1925, 1984, 1990
  • Koroa hirukoitza (10): 1891, 1895, 1901, 1903, 1907, 1925, 1933, 1938, 1984, 1990
  • Kalkuta Kopa (39): 1891, 1893, 1894, 1895, 1896, 1899, 1901, 1903, 1904, 1905, 1907, 1908, 1909, 1912, 1925, 1926, 1927, 1929, 1931, 1933, 1935, 1938, 1948, 1950, 1964, 1966, 1970, 1971, 1972, 1974, 1976, 1983, 1984, 1986, 1990, 2000, 2006, 2008, 2018
    • Ingalaterra 68 - Eskozia 39
  • Centenary Quaich (14): 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2001, 2010, 2013, 2017
    • Irlanda 15 - Eskozia 14

Emakumezkoen selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flag of Scotland.svg
Eskozia
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Etxean
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Kanpoan
Federakundea
Sortu: 1993
Ikurra: Eguzkilorea
Izendapena:
Estadioa:
Entrenatzailea:
Kapitaina:
Estreinaldi Internazionala
Eskozia Eskozia 10-0 Irlanda Irlanda
1993ko otsailaren 14a
Garaipen Handiena
Eskozia Eskozia 84-0 Errusia Errusia
2009ko maiatzaren 17a
Porrot Handiena
Ingalaterra Ingalaterra 89-0 Eskozia Eskozia
2010ko martxoaren 13a
Munduko Errugbi Kopa
Partaidetzak 5 (aurrenekoa 1994. urtean)
Emaitza Onena 5.a (1994)
Sei Nazioen Torneoa
Partaidetzak 23
Emaitzak Txapeldun (1998)

Eskoziako emakumezkoen selekzioak 1993an jokatu zuen aurreneko partida eta 1994an Munduko Txapelketarako sailkatu zen. Orduan lortu zuen gainera emaitzarik onena, bosgarrena hain zuzen ere. 1998an Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa irabazi zuen, Slam Nagusia ere lortu zuen, eta 2001ean Europako Errugbi Kopa

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katy Green jokalaria.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskoziako errugbi selekzioa Aldatu lotura Wikidatan