Txepetx (hegaztia)
- Artikulu hau txoriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txepetx».
Txepetx (hegaztia) | |
---|---|
| |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Troglodytidae |
Generoa | Troglodytes (en) ![]() |
Espeziea | Troglodytes troglodytes |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 15 cm |
Kumaldiaren tamaina | 6,3 |
Arrautza | |
![]() |
Txepetxa (Troglodytes troglodytes) Euskal Herrian dagoen hegaztirik txikiena da, Erregetxo bekainzuriaren ondoren, eta bere generoan Europan bizi den bakarra, besteak Amerikan bizi baitira. Hala ere Asia eta Ipar Amerikan ere aurki daiteke. Iparraldean bizi direnek migrazioak egiten dituzte.
Izen zientifikoa grezieratik datorkioa, trogle, zulo eta dyein zulatu. Artropodoak ehizatzeko erabiltzen duten teknika zuhaitzetan zuloak egitea da. Neguan fruitu eta haziak jaten ditu.
Europako txori txikienetakoa da. 9-10'5 zentimetro arteko luzera du eta 13-17 zentimetrotako hego-zabalera. 10 gramo inguru pisatzen ditu. Luma arre-gorrixkak ditu, batere deigarriak ez direnak. Buztan motza du eta gehienetan tente izaten du.
Arrak dozena bat inguru habi egiten ditu. Ondoren emeak egokiena iruditzen zaiona aukeratzen du eta lumaz estaltzen du.