Txeru García Izagirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txeru García Izagirre
Bizitza
Jaiotza Barakaldo1947ko uztailaren  2a (71 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak historialaria

Pedro Txeru García Izagirre (Barakaldo, 1947ko uztailaren 2a- ) euskal herritar historiagile eta euskaltzalea da.

Barakaldoko San Bizente auzoan jaio zen, familia ugariko baten hirugarren semea. Txikitan Lutxanako futbol taldean jokatu zuen eta hamalau urterekin Aurrera enpresako lanbide eskolara jo zuen. Han doitzailea ofizioa ikasi egin zuelarik. Garai berean, Francoren erregimenean kontra borrokatu zuen, eta 1960 hamarkadako urteetan kartzelatu izan zen bi aldiz, hirugarren aldiz kartzelatu izan zen 1971ean, halaber, lan mundutik despeditua izan zen hiru bider langile eskubideen alde borrokatzeagatik.

Euskararekiko grinaren ondorioz Bermeora abiatu zen, hizkuntza ikasteko asmoz 1966an eta hurrengoan Ondarrura joan zen mintza-praktika egitera, soldaduskatik bueltan Elgoibar herrira joan zen lan egitera, hantxe ere aprobetxatu zuen euskara hobetzeko. Bueltan Barakaldoko euskararen aldeko mugimenduan aritu zen, euskara bultzatu nahian ezkerraldean, krisiak indar guztiekin jotzen zuen momentuan, industria-birmoldaketaren urteetan.[1] AEKan (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) irakasle izan ondoren Administrazioan lanari ekin zion.

Barakaldoko historia, toponimia eta folklorea berreskuratzeko intentzioarekin ikertzen du. Egindako lanak hauek dira:

  • Ibaibe Herri Ikastetxea. Barakaldo. 25 urteurrena liburua (2005) koordinatu zuen. Lan honetan mugimendu euskaltzalearen hastapenaren kapitulua ere idatzi zuen, bere esperientzia pertsonala eta jendearen oroitzapenez baliatuz.
  • Barakaldori buruzko bibliografia. Barakaldo a través de sus autores. Hizpide batzuetatik hasita, lana zerrenda bibliografikoa da, 550 libururen erreferentziaz osaturikoa, ikertzaile, irakasle, miaketari eta dena delako gairen baten inguruan jakin nahian dabiltzan guztiei zuzenduta. Agertzen diren gaiak honako hauek dira: eleberriak, gizarte eta kultura gaietako liburuak, historia liburuak, politika, osasungintza, etxebizitza, demografia, zinea, ekonomia, beharginak, burdingintza…

Liburuan oinarrituta, Enkarterrietako Museoak “Barakaldo. Egileen begirada” erakusketa burutu zuen:[2] Idazkiekin batera data zein arlo ezberdinetako elementu ugari aurkeztu ziren ( Erdi Aroko piezetatik hasita gaur egungo sormen plastikora iritsiz) Barakaldon mendeetan zehar presente egondako “aniztasuna” eta “barietatearen” isla izan direnak.

K-Barakaldo aldizkariaren erredakzio kontseiluan parte hartzen du.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]