Txibtxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txibtxak

The earth and its inhabitants (1882) (14774275371).jpg


Musika bikote bat 1882an.
Biztanleak guztira 14.051
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Kolonbia
Hizkuntza Guaraniera
Erlijioa Txibtxa (hizkuntza)

Txibtxa edo muiska[1] Kolonbiako Andeetan, Ekialdeko mendilerroan, bizi den herria eta zibilizazioa izan zen, espainiarrek konkistatu eta ia-ia suntsitu zutena.

Espainiarrak Amerikara iritsi zirenean, txibtxak bost estatu txikitan banaturik zeuden, baina hizkuntza, erlijioa eta ohiturak berberak zituzten guztiek. Txibtxek kultura-maila handia lortu zuten, baina ez zuten idazkera ezagutzen. Artoa, patata, mandioka, kotoia eta tabakoa landatzen zuten eta gatza ustiatzen zuten. Gatza saltzera Peruraino eta Panamako istmoraino joaten ziren, urrearen truke. Oso trebeak ziren urrea lantzen. Zeramika-, eskultura- eta ehungintza-lan bikainak egiten zituzten. Txibtxek jainko asko gurtzen zituzten (eguzkia, ilargia eta zeruko argizagiak, besteak beste). Buruzagi berria hautatu behar zutenean, zeremonia bat egiten zuten eta buruzagi berria aintzira sakratuan murgiltzen zen, gorputza urre hautsez estalita; hortik sortu zen espainiarren artean El Doradoko kondaira. Jiménez de Quesadak konkistatu zuen txibtxen lurraldea 1536-1541. urteetan.

Azteka, Maia eta Inkekin batera, kulturalki Amerikako kontinenteko herrialderik aurreratuena zen[2]. Espainiarren konkistaren garaian 500.000-3.000.000 tarteko herrialdea osatzen zutela uste da. Gaur egun 2005ean, Barne Ministroak egindako egindako zentsuaren arabera 14,051 Txibtxa bizi dira Kolonbian[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]