Txikipedia:Annie Jump Cannon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Annie Jump Cannon

Annie Jump Cannon 1863ko abenduaren 11n jaio zen Dover-en eta Cambridge, Massachusettsen, 1941eko apirilaren 13an hil zen. Estatubatuar astronomoa izan zen. Oxfordeko Unibertsitateko "honoris cause" doktore titulua jaso zuen lehenengo emakumea izan zen. [1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cannonek entzumen galera handia izan zuen haurtzaroan eta nagusitan, agian eskarlatina gaixotasunaren ondorioz. Bere bikotekidea ere gorra zen, Henrietta Swan Leavitt. Ez ziren ezkondu eta ez zuten seme alabarik izan.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wellesley Collegen ikasi zuen, eta bertan fisika eta astronomia ikasi zituen. Horrez gain, neurketa espektroskopikoak egitera dedikatu zen. Hamar urte baino gehiagoz ez zuen astronomia landu, bere ama hil zen arte, 1894. urtean.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1896an, Edward Charles Pickering-ek Annie Cannon kontratatu zuen Harvard College Observatory-ko laguntzaile gisa izan zen. Annie-k gaitasun handia zuen izarrak abiadura eta zehaztasun handiz sailkatzeko.

Cannonek izarren espektroen lehen katalogoa argitaratu zuen 1901ean. 1911n, Harvard Astronomical Photograph Archiveko komisario izendatu zuten. 1914an, Royal Astronomical Society-n onartu zuten ohorezko kide gisa. 1921ean, Europako unibertsitate batean ( Groningengo Unibertsitatea ) "honoris causa" doktoretza jaso zuen lehen emakumeetako bat izan zen.

Bere bizitzan zehar, Cannonek eskuz beste inork baino izar gehiago sailkatu zituen, guztira 350.000 izar inguru. Horrez gain, 300 izar aldakor , bost noba eta bitar espektroskopiko bat aurkitu zituen.

1922ko maiatzaren 9an, Nazioarteko Astronomia Batasunak ebazpen bat onartu zuen Cannonen izar sailkatzeko sistema ofizialki onartzeko.

1922an, Cannonek sei hilabete eman zituen Peruko Arequipa eskualdean hego hemisferioko izarrak argazkiak ateratzen.

1925ean, Oxfordeko Unibertsitatean zientziaren arloan honoris causa doktoretza lortu zuen lehen emakumea izan zen.

1935ean, Annie J. Cannon saria sortu zuen "astronomiaren zientziari egindako ekarpenak nabarmenenak diren edozein herrialdetako emakumeak" saritzeko eta bere lehen kolaboratzaile bat Cecilia Helena Payne-Gaposchkin izan zen .[2]

Aitortza nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1921, Groningengo Unibertsitatean "honoris causa" doktore izendatu zuten.
  2. 1925, Oxfordeko Unibertsitatean honoris causa doktoretza jaso zuen lehen emakumea.
  3. American Astronomical Society- ko ofizial gisa hautatutako lehen emakumea.
  4. Ilargi -kraterra Cannon izena jarri zioten bere omenez.
  5. Cannonia asteroideak bere izena darama.
  6. 1931, Henry Draper 17. domina jaso zuen lehen emakumea.
  7. Royal Astronomical Society- ko kidea izan zen. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Annie Jump Cannon. 2024-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. a b (Gaztelaniaz) Annie Jump Cannon. 2023-12-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).