Arrabio arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arrabio arrunta (Salamandra salamandra).jpg

Arrabio arrunta anfibio urodeloa da, Salamandridae familiakoa, Europan bizi dena. 15-16 zentimetroko luzera du, lau hanka motz eta buztan luzea. Gorputz beltza dauka, orban hori disdiratsuekin. Helduak lehortarrak dira, baina ingurune heze eta freskoak behar dituzte; ondorioz, baso hostogalkorretan bizi dira batik bat.