Wikipedia, Entziklopedia askea
Balaeniceps rex-aren irudia
Balaeniceps rex

Balaeniceps rex animalia erreinuko hegaztia da. Pelecaniforme ordenekoa da. Orden honen izena pelikanoengandik dator, beraz, pelikanoaren antza du. Animalia honen ezaugarri deigarriena bere moko handia da. Espezie hau bere familia eta generoko bakarra da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti hau nahiko handia da, helduak gris kolorekoak eta kumeak marroiak dira. Altuera 110cm eta 140cm artekoa izan ohi da. Zabalera, berriz, hegoak kontuan hartuz, 230cm eta 260cm artekoa da. Bere pisua 4 eta 7 kilogramo artean ibiltzen da. Arrek batez-beste 5,6 kilogramo pisatzen dituzte, emeek, aldiz, 4,9 kilogramo.

Balaeniceps rex-aren distribuzioa
Balaeniceps rex-aren kokapena
   Ba al dakizu   
Ba al dakizu Hego Sudaneko armen armarrian agertu zela?

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balaeniceps rex Afrika tropikalean bizi da. Gehiago zehaztuz, ur gezeko aintzira eta urmaeletatik gertu. Hurrengo herrialdeetan kokatzen da: Sudan, Hego Sudan, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ruanda, Uganda, Tanzania eta Zambia.


Nola bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia lasaia eta bakartia da, baina elikagai gutxi daudenean elkartzen dira. Bikote ugaltzaileak ere, lurralde barruko leku urrunetan egoten dira.

Nahiz eta animalia handia izan, ohikoa da egunez bere lurraldean hegan egiten ikustea baina ez da hegazti migratzailea.

      Ikusi!


Mokoaren soinua

Zein soinu egiten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean nahiko hegazti isila da. Hala ere, batzuetan habian kanpai-hots erakustaldiak egiten ditu. Txitoek nahiz helduek, habia egiteko garaian kanpai-hotsa erabiltzen dute komunikazio gisa.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa-zikloak 6-7 hilabete irauten ditu. Hasteko, Balaeniceps rex-ak inguruko espazio bat prestatzen du eta han habia handi bat eraikitzen du. Ondoren, bi arrautza jarriko dira eta 30 egun bitartez inkubatuko dira, ohikoa da bakarrik arrautza bat bideragarria izatea. Bi gurasoek parte hartzen dute ugalketa prozesu osoan.

   Ba al dakizu   
Ba al dakizu Balaeniceps rex-ak krokodilo txikiak ere jaten dituela?


Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti haragijalea da, batez ere arrainez elikatzen dena. Normalean oxigeno gutxi duten uretan egoten da, non arrainak ur azalera igo behar duten arnasa hartzeko eta momentu horretan harrapatzeko aprobetxatzen du. Bestalde, karraskariak, anfibioak, dortokak eta uretako sugeak ere jaten ditu.

Desagertzeko arriskuan al dago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau modu argi batean mehatxaturik dago. Mundu osoan 3300 eta 5300 Balaeniceps rex inguru soilik geratzen dira. Beraz, desagertzeko arriskuan daude. Honen arrazoi nagusienetakoa habitataren desagerpena eta ehiza dira.

Artikuluaren narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

      Entzun!