Wikipedia, Entziklopedia askea
Piramide trofikoa.

Faktore biotikoak ekosistema edo biotopo batean bizi diren izaki bizidun guztiak dira.

Izaki bizidun horiek ezaugarri fisiologiko jakin batzuk izan behar dituzte eremu jakin batean bizi eta ugal daitezen.

Horretaz gain, ekosistema bateko izaki bizidunak elkarreraginez bizi dira: hau da, haien artean harreman mota desberdinak sortzen dira elikagaiak lortzeko, ugaltzeko edota harraparietatik babesteko. Elkarren artean lehiatu daitezke elikagaiak lortzeko edota ugaltzeko, besteak beste.

Hala ere, kontuan izan behar da faktore biotikoek faktore abiotikoen presentzia behar dutela irauteko. Adibidez, landa-eremu batean, ardiak, oiloak eta behiak aurki daitezke talde biotiko batean. Animalia horiek ura, airea eta beste faktore abiotiko batzuk behar dituzte bizirik irauteko.

Hori horrela izanda, bizirik dauden organismoak (landareak, animaliak, bakterioak, onddoak) faktore biotikoak dira, baita haien interrelazio edo elkarreraginak ere. Elkarreragin horiek espezie bereko banakoen artekoak (harreman intraespezifikoak) edota espezie desberdinen artekoak (harreman interespezifikoak) izan daitezke.

a) Harreman intraespezifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie bereko banakoen arteko harremanak dira. Espezie bakoitzak mekanismo propioak eta batzuetan komunak garatu ditu espeziearen biziraupenerako. Harreman horiek konpetentzia edo laguntza harremanak (kolaborazioak) izan daitezke.

  • Konpetentzia: baliabideak urriak direnean eta banakoek espazioagatik, argiagatik, elikagaiengatik edo bikotearengatik borrokatu behar dutenean gertatzen da.
  • Kolaborazioa: taldearen onura du helburu. Kolaborazio mota nagusiak familiak, elkarte gregarioak, sozietateak eta koloniak dira.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi baterako harremana da, ugalketarekin hasi eta seme-alaben zainketarekin jarraitzen duena. Familiak bikote batez osatuta (monogamoak) edo banako gehiagoz osatuta (poligamoak) egon daitezke.

Elkarte gregarioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie bereko banakoak abantailak lortzeko elkartzen dira: elikagaiak bilatzeko, elkar babesteko, migratzeko, etab. Arrain-saldoak, ugaztunen taldeak edota hegazti-multzoak dira elkarte gregarioen adibide.

Sozietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banakoek lana banatzen dute elkarren artean eta maila hierarkikoetan banatzen dira. Adibidez, erlauntzetan erle langileek eginkizun desberdinak dituzte eta erreginak zein erlamandoek ugalketarako eginkizuna dute.

Koloniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guraso beretik datozen banakoek osatzen dituzten asoziazioak dira, normalean ugalketa asexualekoak; kolonietako kideak batera egoten dira bizitza osoan. Horren adibide dira, koralen koloniak edo zenbait marmokarenak.


b) Harreman interespezifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekosistema berean bizi diren populazioen artean harremanak sortzen dira. Harreman horiek ondorio positiboak, negatiboak edo neutroak izan ditzakete espezientzako.

Harreman interespezifiko nagusiak honakoak dira: konpetentzia interespezifikoa, komentsalismoa, harraparitza, mutualismoa, bizkarroitasuna, sinbiosia eta inkilinismoa.

Konpetentzia interespezifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie desberdinetako organismoek baliabide mugatu bat erabiltzen dutenean gertatzen da (espazioa, elikagaiak edo argia). Adibidez, azeriak eta katamotzak elikagai berarengatik borrokatzen dira, untxiak.

Komentsalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asoziazio interespezifiko honetan, banako batek etekina ateratzen du beste batengandik, baina bigarren horri ez kalterik ez onurarik egiten. Erromero arrainaren kasuan, adibidez, marrazoek jaten dutenean uzten dituzten apurrak jaten dituzte.

Harraparitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organismo batek (harrapariak) beste bat (harrapakina) ehizatzen du elikatzeko. Adibidez, arranoak erbien harrapariak dira.

Harraparitza harreman onuragarria da ekosistemaren orekarako; izan ere, harrapariek harrapakinen popullazioen hazkuntza kontrolatzen dute, neurrigabea izan ez dadin. Ekosistema batean espezie harrapari bat desagertzen denean, harrapakinen hazkuntza neurrigabea izaten da eta kaltegarria izan daiteke ekosistemarentzat.

Mutualismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banakoei mesede egiten die haien arteko harremanak. Horixe gertatzen da aktinia eta pailazo arrainarekin, bigarrenari babesa ematen dio aktiniak eta lehena pailazo arraina harrapatzen saiatzen direnez elikatzen da.

Bizkarroitasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organismo bat (bizkarroia) beste baten (ostalaria) bizkarretik bizi da. Lehenak kalte egiten dio bigarrenari normalean, baina oso gutxitan hiltzen du. Bizkarroiak dira zorriak, arkakusoak, teniak etab.

Bi bizkarroi mota daude:

  • Ektoparasitoak, hala nola ostalariaren azalean bizi dira eltxoak. Akainak eta zorriak, ugaztunen azalean bizi dira eta haien odolaz elikatzen dira.
  • Endoparasitoak ostalariaren barruan bizi dira. Horren adibide dira tenia eta heste-zizareak, ugaztun batzuen hesteetan bizi direnak eta haiek digeritzen dutena jaten dute.

Sinbiosia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi espezieen arteko kooperazio-harremana oso estua denean gertatzen da, espezie bakoitzak ezin duenean bestea gabe bizi. Horren adibide dira algek sortutako likenak (fotosintesia egiten dutenak) eta onddoak (liken horiei hezetasuna ematen dienak).

Inkilinismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie bereko banakoek (inkilinoa) babesa aurkitzen dute beste espezie bateko banakoetan, edo haien bizkarretik bizi dira kalterik egin gabe. Landare epifitoen kasua da; zuhaitz handien adarretan bizi dira eta horrela lurrean egongo balira baino argi gehiago jasotzen dute.

Faktore biotikoen kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faktore biotikoetan, hiru maila edo kategoria bereizten ditugu, kate trofikoan duten betekizunaren arabera:

  • Kontsumitzaileak: heterotrofoak dira, hau da, ekoizleak edo beste kontsumitzaileak behar dituzte janaria eskuratzeko.
  • Deskonposatzaileak: detritujaleak dira, hots, usteltzen edo deskonposatzen ari den materia jaten dute (hildako ekoizleak eta kontsumitzaileak).