Wikipedia, Entziklopedia askea

Bizkarroi

Eltxoa intsektu bizkarroia da.

Bizkarroiak edo parasitoak beste landare edo animalia batengandik bizi diren Izaki bizidun txikiak dira. Hauek beste izaki bizidun batean itsatsiak edo beste izaki bizidun batengandik elikagaia lortuz bizi dira.

   Ba al dakizu   
Bizkarroi edo parasitoek beste izaki bizidun batzuei esker irauten dutela bizirik?

Nolakoak dira eta nola bizi dira bizkarroiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek, landare eta animalien onurak hartzen dituzte aldi berean beraiei kalte eginez. Bizkarroiak, tamainaz oso txikiak izan ohi dira, hau da, berarengandik bizi den landare edo animalia hori baino  askoz ere txikiagoa hain zuzen ere. Bere bizitzeko era ez denez erraza, bizi ahal izateko, animalia edo landareen gehiengoa baino azkarrago ugaltzen da. Adibide batzuen artean, zorriak, zenbait zizare eta eltxoak ditugu.

Onddo batzuk bizkarroi edo parasitoak dira.


Bizkarroitasuna edo parasitismoa, bi izaki bizidunen arteko harreman estu eta iraunkorrean oinarritzen da. Parasito edo bizkarroi bat, beste bizidun batengandik bizi da kalte egiten, baina hori hiltzera iritsi gabe. Parasito hauek eltxoak, zorriak, zuhaitzeko onddoak, anisakisak eta giza onddoak dira adibidez.

Bizkarroi guztiak berdinak al dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Bizkarroitasun edo parasitismoak gizakiongan hainbat gaixotasun sortzen dituela?

Bizkarroi mota asko daude munduan zehar eta kasu askotan ez dute elkarrengan zer ikusirik. Izaki bizidun familia desberdinen multzo bat dira bizkarroiak. Hemen aurkitu ditzakezu adibide batzuk:

Bizkarroiek gaixotasunak sortarazten dituzte?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mihura landarea zuhaitzetan hazten den bizkarroia da.

Esan dugunez, bizkarroiak ez dituzte animaliak bakarrik kaltetzen, landare asko ere kaltetzen dituzte. Hortaz gain, oso adibide on bat daukagu, mihura. Hau beste landare batengandik bizi den landarea da. Honek beste landarearen izerdia zurrupatzen du bere sustraien bitartez banpiro moduan.

Bizkarroitasun edo parasitismo honek hainbat gaixotasun sortu ohi ditu. Bizkarroiak, beraiek bakarrik, parasitosi gaixotasuna sortzen dute. Gizakiei mina egiten dien bizkarroi hauek hiru taldetan banatzen dira: protozooak, helmitoak eta ektoparasitoak. Hortaz gain, birus, onddo eta bakterio askok gaixotasunak sortu ohi dituzte gizakiongan. Azken finean beste bizidun batengandik bizi diren bizidunak direnez, lehenengoa "gaixotzen" dute bere biziraupena ziurtaratzeko.