Txikipedia:Gwyneth Paltrow

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gwyneth Paltrow estatubatuar aktore eta abeslaria da. Oskar bat, Urrezko Globo bat eta aktoreen sindikatuen bi sari irabazi ditu, guztiak Shakespeare in Love filmean Viola de Lesseps antzezteagatik. Gainera, Hollywoodeko famaren pasealekuan bere izarra jaso zuen 2010ean.

Gwyneth Paltrowren aurrez aurreko irudia
Gwyneth Paltrowren aurrez aurreko irudia

Gaur egun, mundu osoan ezaguna da Marbel Unibertso Zinematografikoko filmetan  Virginia ‘Pepper’ Potts antzeztu izanagatik. Hainbat filmetan hartu du parte, horien artean Iron Man, Iron Man 2, Avengers, Iron Man 3, Spider Man: Homecoming, Avengers: Infinity War eta Avengers: Endgame. [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972ko irailaren 27an jaio zen Los Angelesen (Kalifornia), Bruce Paltrowen (ekoizle eta zuzendari oiha) eta Blythe Danner en (aktorearea) alaba da. Bere aitak bielorrusiar jatorria du eta bere amak jatorri alemaniarra. Gwyneth-en birraitona, Poloniakoa da, Krakoviako familia batekoa.

Artearen Historia ikasi zuen, unibertsitatean, baina bere interes artistikoak New Yorken aktore lana bilatzera eraman zuen. Bere familia-inguruneak lagundu zion zeregin horretan: bere aitabitxia Steven Spielberg da, eta hark paper txiki bat eman zion Hook filmean (1991), non Wendy gaztea antzeztu zuen. Geroago, aurrekontu baxuko filmetan egin zen ezagun. Baina Tracy Millis-en Seven (1995), David Fincherren papera izan zen nazioartean ospea eman ziona, nahiz eta hori ez izan bere lanari esker, Brad Pitt-ekin izandako harreman erromantikoari esker. [2]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gwyneth Paltrowren irudia
Gwyneth Paltrowren irudia

24 urte zituela, Paltrow Brad Pitt aktorearekin ezkondu zen, 1994tik 1997ra arteko harremana izan baitzuen. Konpromezua bertan behera geratu zen, bere esanetan, ez zegoelako ezkontzeko prest. Geroago komentatuko zuen beste pertsona ospetsu batekin zuen lehen harremana zela eta harreman sentimentaletan diskrezioa izaten irakatsi ziola. Ben Affleck aktorearekin harremana izan zuen 1997tik 2000 urte amaierara arte. 1999 hasieran hautsi zuten lehen aldiz; ondoren, Paltrow-ek Affleck konbentzitu zuen Bounce pelikulan berarekin protagonista izateko eta grabazioan zehar berriro elkartzen hasi ziren 2000ko urrian behin betiko hautsi arte. [3]


Beste proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paltrow Save the Children-en parte da, Pneumoniaren Mundu Eguna ezagutarazteko enbaxadore gisa. Robin Hood Fundazioari afiliatuta dago, New Yorkeko pobrezia arintzeko lan egiten duen erakundeari. 2014ko urrian, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrataren diru-bilketa bat antolatu zuen Barack Obama orduko presidentea Los Angeleseko egoitza pribatuan.

2019ko maiatzean diru bilketa bat egin zuen berriro, oraingoan 2020ko presidentetzarako hautagai demokrata batentzat, Pete Buttigiegentzat. [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Gwyneth Paltrow. 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) Gwyneth Paltrow. 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  3. (Gaztelaniaz) Gwyneth Paltrow. 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  4. (Gaztelaniaz) Gwyneth Paltrow. 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).