Wikipedia, Entziklopedia askea

Ipar Mazedoniako Errepublika

👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
1.836.713
🔎
Azalera
25.713 km²
🏙️
Hiriburua
Skopje
📷
Argazkiak
ikusi
Kokapena Europan

Ipar Mazedonia Europako estatu bat da. Balkanetako penintsulan dago eta ez dauka kostalderik. Hiriburua Skopje da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skopje hiriburua

K.a. VI. mende amaieran persiarrek euren inperioan sartu zituzten gaur egungo Ipar Mazedoniako lurrak.

Gaur egungo Ipar Mazedoniako lur batzuk Mazedoniako antzinako erresumako eta Mazedoniako inperioko zati ere izan ziren.

Erromatarrek Mazedoniako probintzia sortu zuten. Eta Erdi Aroan Bizantzioko Inperioaren esku ere egon zen.

VI. mendean eslaviarrak heldu ziren lurralde honetara, eta etnia nagusi bihurtu ziren. 1371tik 1912ra Otomandar Inperioaren menpe egon zen. 1913an Serbiaren, Greziaren eta Bulgariaren artean zatitu zuten.

Mazedoniako arkeologia museoa

1946an Jugoslavia estatuko sei errepubliketatik bat bihurtu zen.

1991an independentziari buruzko erreferenduma egin zuten. Gehiengoak (%95) baiezkoa bozkatu zuen, eta Mazedoniako parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an herrialdeak 2.022.547 biztanle zituen. Gehienak (%64,18) mazedoniarrak ziren. Baina bazeuden beste etnia batzuk ere: albaniarrak (%25,17), turkiarrak (%3,85), ijitoak (2,66), serbiarrak (%1,78)...

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]