Txikipedia:Jokin Altuna

Jokin Altuna Altuna (Amezketa, Gipuzkoa, 1996ko martxoaren 27a), pilota munduan Altuna III.a izenaz ezaguna den esku-pilotari profesionala da. 2018ko maiatzaren 27an buruz buruko txapeldun izatea lortu zuen. Jokin, jokaldiak bukatzen abila den Aspe enpresako aurrelarietako bat da.
Txikitatik gustatu izan zaio esku-pilota. Ondorioz, Eibarko Astelena pilotalekuan debuta egiteko aukera eman zioten. Bertan, Abel Barriola atzelariarekin batera, Titin III eta Xabier Tolosa aurkariei irabazi zieten.
Esku-pilotaz gain, Lehen Hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari da, Mondragon Unibertsitatean.
Altuna III.a izenaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokinen bi osabak, Imanol eta Garikoitz Altuna, erremontista profesionalak izan ziren. Imanol: Altuna I.a eta Garikoitz: Altuna II.a. Jokinek, txikitatik garbi eduki zuen profesionaletara pasatzen zenean Altuna III.aren izena eduki nahi zuela, familiaren izenari jarraipena ematea ilusioa egiten ziolako. Ondorioz, Aspe enpresari izenaren eskaera egin, eta hauek, onartu egin zioten.
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Promozioko 4 1/2 Txapelketan
- 2014ko txapeldunordea
- Diario Vasco Torneoko Txapelketan
- 2014ko txapelduna
- Zumarraga Torneoko Txapelketan
- 2014ko txapelduna
- GRAVN Txapelketan
- 2014ko txapelduna
Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiko finalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2018 | Altuna III.a | Olaizola II.a | 22-14 | Bizkaia |
Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2016 | Bengoetxea VI.a | Altuna III.a | 22-21 | Ogeta |
2017 | Altuna III.a | Urrutikoetxea | 22-21 | Bizkaia |
2018 | Ezkurdia | Altuna III.a | 22-17 | Nafarroa Arena |
2019 | Ezkurdia | Altuna III.a | 22-16 | Nafarroa Arena |