Wikipedia, Entziklopedia askea
đŸ‘¶
Jaiotza
1893ko maiatzaren 29a
Baiona
💀
Heriotza
1948ko azaroaren 5a
Tanger
🔹
Lanbidea
abenturazale
đŸ“·
Marga Andurainen erretrato argazki bat.
Marga Andurain

Marga Andurain, Baionan, (Lapurdi, Euskal Herria, Frantzia) jaio zen 1893. urtean, maiatzaren 29an. Tanger, Ozeano Atlantikoan hil zen 1948ko azaroaren 5ean, 55 urterekin, bere belaontzian zegoela ezezagun batek hil zuen. Gero, bere gorpua itsasora bota zuen eta han desagertu zen. Emakume espioia, bidaiaria, kondesa, trafikatzailea, eta abenturazalea izan zen. Bere semeak dioenez, Margak Ingalaterrako Inteligentzia Zerbitzurako ezkutuko lana egiten zuen.

Familia eta ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak, Marie Hiriart eta Maxime Clériesse ziren. Senarra Piarres Andurain zen eta berarekin seme bat izan zuen: Jaques Andurain. Anduraindarrak jatorriz zuberotarrak ziren; gizartean goiko mailakoa familiakoa zen, eta egoera ekonomiko nahiko ona izan zuen.

Abentura bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mekara joan nahi zuen. Horrela eginez gero, Mekan sartzen zen lehen emazteki mendebaldarra izango zen. Senarraz dibortziatu eta Palmirako Soleiman el Dekmari gameluzain beduinoarekin ezkondu egin zen. Ezkontza faltsu hori egin ahal izateko, musulman bihurtu zen. Handik zenbait astetara Meka alderantz abiatu zen. Itsaso Gorriko Jidda portuan lehorreratzean, mendebaldarra zela ikusirik, gobernadorearen hareman sartu zuten, Mekan zegoen senar beduinoa bila etorri bitartean. Badirudi Soleiman ez zegoela prest Margarekin egindako komenentziazko esposatze hura errespetatzeko, eta horregatik ez omen zuen deus egiten baionarra haremetik ateratzeko. Ustekabean, esku mertzenario ordaindu batek Soleiman hil zuen, eta Jiddako agintariek Margari leporatu zioten beduinoaren hilketaren ardura. Hori dela eta, hiriko presondegiko ziega ilunetan espetxeratu zuten. Kontsul frantsesaren esku-sartzeak harrikaturik hiltzetik libratu zuen, baina ezin izan zuen deus egin kanpora bidal ez zezaten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marga Andurain