Txikipedia:Paisaiaren historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lapurdiko paisaia.

Paiasaiaren historia paisaiari dagokion ikerketa eremu bat da. Giza taldeek ingurunearen itxura fisikoa nola eraldatu duten ikertzen du. Gizakion onurarako lurraren eraldaketa dela esan genezake, hau da, mendeetan gizakiok pixkanaka egin dugun eraldaketa gure lurrei etekin gehiago ateratzeko.

Adibidez, Euskal kostaldeetan nekazaritzarako lur hobea lortzeko, kostalde bertako landareak kendu egin dira. Belardi berriak sortu dira nekazaritza errazagoa izateko eta animalien ahazketa hobea izateko. Euskal kostaldean normalean eduki ohi ditugun euriak ere asko lagundu dute belardiak errazago zaindu ditzakegulako eta horrek aberastasuna eman diolako nekazaritzari.

Euskal kostaldea ez da adibide bakarra, mundu osoan egin ohi den erabilera bat da gizaki guztion onurarako. Nahiz eta leku guztietan klima (ohiko eguraldia) ez izan hoberena, ureztatze-sistemen erabilerak ere nekazaritza asko erraztu du.

Euri dexentea egiten duten lurraldeetan edota ibai handiak dauden eremuetan, nekazaritza oso aberatsa da. Adibidez Afrikako Egipto herrialdean, Nilo ibaiak laguntza handia eman dio bertako nekazaritzari. Baina euri gutxi egiten duen eremuetan, edo ibai faltan dauden lekuetan, ureztatze-sistemak erabiltzen dituzte nekazaritza on baterako. Eta horrela ere ingurunea eraldatu egiten da.

Eraldatze motak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paisaia eraldatzeko hainbat adibide ezberdin erabili izan dira Euskal Lurraldeetan. Adibidez lur asko garbitu izan dira belardi txukunak eta ekarpen handiagokoak ateratzeko nahiz animaliak elikatzeko. Beste eraldaketa ohiko bat Euskal lurraldeetan, pinuaren landaketa izan da. Pinuak oso azkar hazteko gaitasuna duelako.

Paisaia eraldatzeko arrazoien artean daude: belardiak sortzea animalientzat jangarria izateko, basoetan egur produkzio handiagoa izateko zuhaitz espezie ezberdinen landaketa, Euskal Herrian adibidez pinua oso garrantzitsua izan da bere azkar hazteko gaitasunagatik.

Euskal Herriko klimaren ondorioz, belardi eremuak atera ahal izatea erreza izan da eta horrek nekazaritzan asko lagundu du. Adibide bat emateko, Espainiar inperioaren erorpena zela-eta, Ameriketatik ekarri zuten artoa, eta oso ondo egokitu zen gure klimara, horrela ere paisaia aldatzea lortu izan da.