Txikipedia:Seychelleak

Wikipedia, Entziklopedia askea



Seychelleak Madagaskarren ipar-ekialdean kokatuta dago eta ekialdetik hurbilen dagoen uharte estatua da. 455km2-ko azalera du eta 96.000 pertsona inguru bizi dira irletan. Afrikaren ekialdean dago kokatuta. Ozeano indikoan dauden artxipelagoak dira. 115 uharte tropikal daude eta horietatik 33 uharteetan jendea bizi da. Barneko uharteak dira uharte garrantsitsuenak, eta beste guztiak atoloiak izeneko uharteak.

Uharterik handiena Mehe uhartea da. Seychelleseko hiriburua Victoria da eta Mahe uhartean kokatuta dago. Mendirik altuena Seychellois mendia da eta 905 metro neurtzen ditu. 42 uharte granjitiko daude, 4 uharte mixtoak, uharte Farquhar taldekoak eta 67 uharte aldabra taldekoak.

Seychelleetako irudi bat

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi aroan arabiar eta portugaldar itsasgizonek ezagutu zituzten uharteak, 1756. urtean Frantziak Seychelleak hartu zituen eta horregatik frantsesa hizkuntza gaur egun ere hitz egiten da. 1830. urtean esklabotasuna debekatu egin zen. 2006ko hauteskundeetan James Alix Michel aukeratu zuten lehendakaria eta gaur egun lehendakari bera  jarraitzen du. Uharteak Vasco De Gamak ikusi zituen 1502an eta 1505ean Portugal nabigazio-kartetan agertu ziren, nahiz eta uharteak lehenago austronesiarrek edo arabiar merkatariek bisitatu zituzten.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako Ozeanoaren mendebaldean kokatuta, Seychelles uharteak ekuatoretik hegoaldera daude eta klima ekuatoriala/tropikala dute. Tenperaturek urtaro-aldakuntza minimoak izaten dituzte, baina montzoi-haizeak arintzen dira.

Janari tradizionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uretako itsaski asko jaten dira. Janari oso tipiko batzuk:

- Txirla zopa:

Kalitate handiko txirlak, tomatea, jengibrea eta baratxuriz prestatzen da.

- Civet de Chauve Souris:

Platerrik bitxiena da, saguzar-haragizko curry plater batez osatuta baitago. Aipatutako animalia txikia fruta saguzar bezala ezagutzen den espeziea da, bertakoek benetako jakitzat hartzen dutena.

- Arraina plantxan:

Arraina, baratxuri, jengibre eta piperminarekin prestatzen da, beraz, emaitza oso plater zaporetsua da. Arrainarekin ere Seychellois Chatini edo arrain Chutney bikaina egin dezakezu.

- Kat Kat Banane:

Postrerako koko esnearekin prestatutako platano goxo hau dastatu dezakezu, Seychellesko postre enblematikoenetako bat da eta ezin duzu galdu.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

lesko Seychellesen ingelesa, frantsesa eta kreolera dira hizkuntza ofizialak. Normalean han bizi diren pertsonak arazorik gabe hitz egin ditzakete hiru hizkuntza ofizialak. Hizkuntzarik garrantsitsuena Seycheleko kreolera da, kreolera frantsesetik datorren hizkuntza bat da, esklaboek erabiltzen zutena. Inglesa erabilgarria izaten da kanpotik etortzen den jendearekin komunikatu ahal izateko.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seychelleetako ekonomia jarduera garrantzitsuenak turismoa, nekazaritza eta arrantza dira. Hainbat fruitu lantzen dira herrialdeko elikadurarako; hala ere, arroza (oinarrizko elikagaia) esportatu egiten da. 1995ean atzerriko dirua erakartzeko asmoarekin legebiltzarrak lege berri bat onartu zuen, zeinaren arabera 10 milioi dolarretik gorako atzerriko inbertsioei immunitate judiziala bermatzen zitzaien.

199lesko 3-1994 urteen bitartean turismoa izan zen diruaren iturri nagusia.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seychellesek 2.021.urtean 99.202 biztanle zituen eta 2020. urtean, 98.462. Datosmacro.com-en munduko biztanleriaren taula osatzen duten 196 estatuetatik biztanle gutxien duten herrialdeen artean dago.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seychelles uharteak ez dute populantzan indigenarik, baizik eta atzerriko jendea da uharte hauetan bizi dena. Gehien bat frantziar, afrikar, indiar, eta txinatar jatorrietakoak.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seychelleetako kirol famatuena saskibaloia da. Nagusien taldea 2015.urtean afrikako jokuetarako klasifikatu zen eta herrialde handienetako batzuen aurka jolastu zuen, adibidez Egiptoren aurka. [1]

  1. Seychelleak. 2021-09-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).