Txikipedia:Xabier Artola (dantzaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xabier Artola (Irura, 1996ko maiatzaren 6a) euskal dantzaria da. Tolosako Udaberri dantza taldean aritzen da. Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazle izan da Idoia Besadarekin batera 2016, 2017 eta 2018an.

Bere hastapenak dantzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urterekin, Irurako Lats dantza taldean apuntatu zuten bere gurasoek. Hamabi urterekin Udaberri dantza taldean hasi zen.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemezortzi urterekin, txapelketetan parte hartzen hasi zen, bere dantza bikote Idoia Besadarekin. Bere bizitzan zehar 50-60 txapelketatan hartu du parte, eta horietatik 30 inguru irabazi. Euskal Herriko txapelketan 2015ean bigarren postuan geratu ziren, baina hurrengo hiru urteetan irabazi egin zuten. Horrela, Nestor Basterretxeak egindako txapelketako azken eskultura Irurako udaletxera eramatea lortu zuten. Batez beste, urtean 15 txapelketatan hartzen zuten parte.  Zoritxarrez, 2018an, Xabik 21 urte zituela, txapelketak alde batera utzi zituzten.

Irabazitako txapelketak:

Dantza bikotea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, bere dantza bikotea Idoia Besada da eta 2015ean hasi ziren elkarrekin dantzan. Idoia Besada Pasaiakoa da. Xabierrekin hasi aurretik, beste bikote batzuekin parte hartu izan du txapelketetan, eta aurrez bi Euskal Herriko txapelketa irabaziak zituen, hortaz, bere bizitzan 5 Euskal Herriko txapelketa irabazi ditu.

Xabik eta Idoiak txapelketak prestatzeko astean 2 edo 3tan entrenatzen zuten. Txapelketetan beraien pausoekin arriskatzen ziren, nahiz eta batzuetan nahi ez bezala atera.

Jantziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketetan ere, jantziak garrantzitsuak dira, horregatik, Ramón Garcia euskal jantzi adituarengana joaten ziren.

Ikasketak eta dantzari lotutako eginkizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urterekin, arkitektura ikasteari ekin zion. Denboraldi batez, Erromako unibertsitatera joan zen, eta bere Erromako logelan ensaiatzen zituen dantza pausoak. Horrez gain, dantza irakaslea ere bada, herri askotan irakatsi du, adibidez, Iruran. Azken urteetan, Euskal Herriko txapelketan esatari bezala ere aritu da.