Paula Kasares

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paula Kasares
Bizitza
Jaiotza Iruñea1969ko apirilaren  15a (50 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak filologoa eta politikaria

Paula Kasares Corrales (Iruñea, Nafarroa, 1969ko apirilaren 15a) filologoa eta Nafarroako Parlamentuko kide ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Filologia eta Gizarte eta Kultura Antropologia ikasketak egin eta gero, Soziolinguistika jorratzeari ekin zion.[1] Baztango euskara teknikaria izana, egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua da. 2007ko hauteskundeetan Nafarroa Baiko zerrendetan hamargarren postua bete zuen Paula Kasaresek, independentetzat.

Paula Kasares Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehen zuzendaria izan zen, 2001 eta 2003 bitartean. Euskaltzain urgazlea da 2006tik.

2017, eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da giza zientziak eta artea arloan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskara Nafarroan, Larrun, 159. zkia., 2011ko azaroa.