Txonta arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txonta arrunt
Fringilla coelebs (5577610542).jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaFringillidae
GeneroaFringilla
Espeziea Fringilla coelebs
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Rangemap-pinson.PNG
Datu orokorrak
Masa 2,16 g (pisua jaiotzean)
22 g (helduen pisua)
Zabalera 0,26 m
Kumaldiaren tamaina 4,5

Txonta arrunta (Fringilla coelebs), txonta, elur txori, elur-txori, neguta, negu txori (Ipar.) edo negu-txori (Ipar.) izenaz ere ezaguna, fringillidae familiako hegazti paseriformea da, Europa osoan, mendebaldeko Asian, ipar-mendebaldeko Afrikan eta Makaronesian bizi dena[1].[2] Euskal Herrian oso arrunta da, toki gehienetan ikus daiteke, mota guztietako basoetan. Arra eta emea tonu desberdinak dituzte. Arrak bizkarralde arrea du, buru-ingurua gris-urdinska eta sabelaldea arrosa edo arre argia; hegal beltzetan marra zuri oso ikusgarri dituzte hegan ari direla. Emeak ez ditu arraren tonu gris eta nabar gorrixkak, arre-berdaska da.[3][2]

Neguan Euskal Herrian askoz gehiago izaten dira emeak arrak baino. Arrak Europako iparraldean edo ekialdean geratzen baitira, umeak hazteko lurraldeak babesteko eta ez galtzeko.[2]

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txonta arruntaren azpiespezieak bi multzotan banatzen dira:

Eurasia, iparraldeko Afrika eta Mediterraniar uharteetako multzoa:

  • F. c. africana J. Levaillant, 1850
  • F. c. alexandrovi Zarudni, 1916
  • F. c. balearica Von Jordans, 1923
  • F. c. caucasica Serebrovski, 1925
  • F. c. coelebs Linnaeus, 1758
  • F. c. gengleri O. Kleinschmidt, 1909
  • F. c. sarda Rapine, 1925
  • F. c. schiebeli Erwin Stresemann, 1925
  • F. c. solomkoi Menzbier & Sushkin, 1913
  • F. c. spodiogenys Bonaparte, 1841
  • F. c. syriaca J. M. Harrison, 1945
  • F. c. transcaspia Zarudny, 1916
  • F. c. tyrrhenica Schiebel, 1910

Makaronesiako multzoa:

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste izen arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fringilla coelebs tokiko euskarazko testuetan:[4] elur-txori (elur-xori); negu-txori; neguta (neuta); paranda; pinpin; pinpintxori (pinpixori); pintxana (pinzana, pintzainga, printxana); pintxoi (pintxoe, pintxon); pintxoka; txoin-txoin; txonta; txortxinta (xorxinta); batzuetan xur-xori. Tokiko gaztelaniaz: chonta, chinchuin, nevero.

Horrez gain, euskal testuetan agertzen ez diren izen hauek ahoz jaso dira: artatxori, pintxan, pintxin, pintxote, pintzote, printxel, txinpin, txintxin, txontarreal [5] eta kanpaxto, txuin.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Thorpe, W. (1958). The learning of song patterns by birds, with special reference to the song of the Chaffinch, "Fringilla coelebs". Ibis 100:535-570.
  2. a b c de Vicente de Viana, Joseba Gurutz. (2009). Kristina Enea-Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna. Haritzalde Naturzaleen Elkartea, 602-604 or. ISBN 978-84-613-2455-2.
  3. Jon., Larrañaga,. ([1996]). Euskal herriko fauna : (ornodun lehortarrak) : anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak. Elhuyar Kultur Elkartea ISBN 8487114091.
  4. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
  5. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, Euskaltzaindia.
  6. Txonta arrunta. Txoriak.eus . Noiz kontsultatua: 2017-08-31.


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.