Gailupa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pyrrhula pyrrhula» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Life

Gailupa
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Familia: Fringillidae
Generoa: Pyrrhula
Espeziea: Pyrrhula pyrrhula
Linnaeus, 1758

Gailupa (Pyrrhula pyrrhula) fringillidae familiako hegazti paseriformea da, txonta eta karnaba bezala. Eurasiako eskualde epeletan bizi da[2].

Lepamotx bezain mokomotxa du gorputza. Arra eta emea nahiko ezberdinak dira, arrak kolore arroxa-laranja bizikoa baitu sabelaldea, eta emea kolore gris eta arre apalagoa du papar/sabelalde horretan; gainontzean, baina, nahiko antzeko dira sexu biak: buru beltza, bizkarralde grisa, ipurtalde zuria eta buztan beltza. Habiagile arrunta da Euskal Herri osoan, batez ere alderdirik hezeenetan eta garaiera batetik gorako eremuetan.[3][4]

Batez ere fruta-arboletako hasiak eta adabegiak jaten ditu. Udazkenean lizarretik eta elorri zuritik ere jaten du. Eskura egotekotan artatxikia, kinoa eta aza kizkurra nahiago izaten ditu.

Beste izen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz izenak beste aldaera batzuk jaso ditu: Amabirjinatxori, Azpigorri, Brisko-txori, Fiu, Frutabatzaile, Guadalupe-txori, Hazibatzaile, Lorebatzaile, Lorejale, Loretxori, Mertxika-txori, Moreta, Motabatzaile, Motatxori, Muxikatxori, Neguta erreal, Neguta gorri, Papargorri, Paranda gorri, Pepetanbor, Pipitajale, Sunsun, Tuluma, Txonta, Txonta erreal, Txorigorri.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2. BirdLife International (2004). Pyrrhula pyrrhula. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  3. a b Gailupa txoriak.eus webgunean (2017-08-05)
  4.   Larrañaga, Jon (1996), Euskal Herriko fauna (ornodun lehortarrak), Elhuyar, 222. orrialdea, ISBN 84-87114-09-1 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gailupa Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Pyrrhula_pyrrhula


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.