UHT

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

UHT (ingelesezko Ultra High Temperature, "Tenperatura Ultra-Handia"), ultrapasteurizazioa edo uperizazioa janari batean egon daitezkeen mikrobio patogenoen suntsiketa burutzen duen prozesu termikoa da, janariaren zaporea eta propietateak aldatu gabe. Esnea luzaroan mantentzeko sarrien erabiltzen den sistema da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esnea denbora tarte txiki batean (2-4 segundotan) 135-140°C berotzen da, eta gero laster hoztu. Hau era jarraian egiten da eta eremu itxi batean, produktua ez kutsatzeko ontzi aseptiko batean. Prozesu honek esneari egosi zapore leuna ematen dio, laktosaren karamelizazioa dela-eta.

Tenperatura handiak prozesuaren denbora gutxitzen du, eta forma honekin ere elikagaiak ez dira galtzen. UHT produktu ohikoena esnea da, baina prozesua zukuetan, kremetan, jogurtetan, ardoa, zopa eta lapikokoetan ere aplikatu daiteke.

Pasteurizazioaren antzera, uperizazioak ez ditu mikroorganismo guztiak akabatzen; patogeno gehienak hiltzen ditu, ordea. Hala ere, pasteurizazio klasikoaren aldean uperizazioak hobeto mantentzen ditu janariaren ezaugarri nutritiboak, gutxiago degradatzen baitu tratatutako produktua.

UHT esneak arrakasta handia izan du Europan, non 10 europarretik zazpik edaten baitu. Produktu honen ekoizle nagusia Parmalat da. Ipar Amerikako merkatuan, kontsumitzaileak tenperatura epelean kontsumitzeko ohitura handia izan du, eta ez dira esne honen oso aldekoak izan.

UHT esneak sei edo bederatzi hilabete irauten du, ireki baino lehen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]