Ugeraga Kirol Elkartea
Sorrera | 1980 | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Urko Sopela | ||||||||||||||||
Presidentea | Txus Diaz Trespaderne | ||||||||||||||||
Liga | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | ||||||||||||||||
2019-20 | 9.a | ||||||||||||||||
Webgunea | www.sdugeraga.com | ||||||||||||||||
|
Ugeraga Kirol Elkartea Sopelako kirol-elkartea da. 1980ko uztailaren 11n sortutako elkarteak futbol, saskibaloia, txirrindularitza eta areto-futbol sailak ditu.
Futbola[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehenengo taldea Ohorezko Mailan dabil eta bigarrena Lehenengo Erregional Mailan. Emakumezkoen taldea, berriz, Erregional mailan. Harrobi lana egiten du eta bertatik Armando Ribeiro Athletic Clubeko atezain ohia pasa zen.
Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldia | Maila | Emaitza |
---|---|---|
2009-10 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 11.a |
2010-11 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 14.a |
2011-12 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 16.a |
2012-13 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 17.a (jeitsi) |
2013-14 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 5.a |
2014-15 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 8.a |
2015-16 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 1.a (igo) |
2016-17 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 12.a |
2017-18 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 5.a |
2018-19 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 14.a (jeitsi) |
2019-20 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 9.a |
Txirrindularitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txirrindularitzan amateur mailako talde asko ditu. Bertan hezitako txirrindularirik ospetsuenak Joane Somarriba eta Miguel Mínguez dira.
Afizionatu mailan Koplad Uni2 taldea antolatzen du, Euskadiko Txirrindularitza Iraskundearen barruan dagoena. Emakumezkoen talde bat ere badauka, Lointek izenekoa, UCIren maila nagusian dagoena.